BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Roberto Castonek zuzendutako Ander filma Berlinaleko Panorama sailean parte hartzeko hautatu dute. Filmak euskal baserri giroan kokaturiko sexu askatasunari buruzko istorioa kontatzen du.

Gustuko musika egunean gutxienez ordu erdiz entzuteak odol zirkulazioa hobetzen du. Horixe ondorioztatu du Marylandeko Unibertsitateak egindako ikerketa batek; musikak giza organismoan eragiten du, zehazki, odol isurian oxido nitrikoaren segregazioan.

Gaurko egunez, 1889an, jaio zen Joxe Miguel Barandariaran Ataungo “Perune-Zarre” baserrian. Antropologo eta etnografo ospetsuak lan oparoa utzi du gure herrian.

Bihar agurtuko dugu 2008. urtea. Zaharra bukatu eta berriari ongietorria egiteko modu eta tradizio asko daude ordea Euskal Herrian; norberak aukeratzen du berea.

Gure Olentzero eta Errege Magoak euskal herritarren botoa eskatzen jarri ditu Euskaltelek. ¿Olentzero o reyes? izeneko tartea gauero emititzen dute ETB2ko Teleberri albistegiaren ondoren; 13 atalez osatutako publizitate kanpaina baten parte da.

Panpina, sukaldetxoa, gerlaria, mekanika-tailerra, bideo-jokoak…Aukerak ugariak, eta bata edo bestea erosteko mezuak nahi adina. Erakargarria den hori ez da ordea beti komenigarria izaten. Olentzeroren etorrerak etxeko guztiak aztoratzen ditu. Baina ez du edonolako ardura gure ikazkinak, jostailuak ez baitira jolas soilerako, heziketarako tresna garrantzitsuak baizik.

Eguberri egun hauetan, otarrainxka edota langostinoak etxe askotako afari eta bazkarietan izango ditugun honetan, boikota egiteko deia egin du Ekologistak Martxan taldeak. Talde ekologista honen arabera, guretzako jaki gozoa denak, hegoaldeko herrietan hondamendia eta pobrezia dakar bere arrantzuak.

Batzuen gustoko eta beste hainbaten amesgaizto, usoak gure hirietako paisaiaren parte izaten ari dira, Gasteiz kasu. Bertan, bikoiztu egin da azken urteetan uso kopurua, eta neurriak hartzea erabaki du udalak. Hainbat elkartek ordea, gogor salatu dituzte neurriok eta animalien babeserako bestelako neurriak eskatu dituzte.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »