BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Kubako Iraultzaren 50. urteurrena iristeko gutxi falta denean – urtarrilaren lehenean izango da hori – Che Guevarari buruzkoak goitik behera dakizkien Manolo Carrascori erreparatu diogu. Cheren 250 liburu eta 1.500 argazki baino gehiago bildu ditu Ordiziako bere etxean, baita gerrillariaren inguruko hainbat objektu eta agiri ere.

Gaurko egunez 1915ean jaio zen abeslari eta aktore ezaguna New Jersei-ko Hoboken. Swing eta baladak nahasita, mundu mailako arrakastak sortu zituen, hala nola, “My Way”, “Strangers in the Night”, “Something Stupid” edota “New York New York”. Bere ibilbidearen alde ilun eta argiak laburbildu ditugu postdata atal honetan.

Gasteizko Alde Zaharreko 326 etxek ez dituzte betetzen bizitzeko beharrezko baldintzak, ez dute bainugela edo dutxarik. Honen aurrean, Dutxa Etxe ekimena jarri dute martxan, egunero lagun ugari gerturatzen da Hedegile kaleko 106.eko egoitz publikora, dutxa hartzera.

Ekinklik, Iruñean sortu berri den taldeak, argazkilaritza ekintzailea egiten du; irudien bitartez aktibismoa egiten dute bertako partaideek. Horretarako, taldeko kideek argazkia egiteko prozesuaren alde bitan parte hartzen dute.

Euskal kantagintza eta kulturan erreferente izan den donostiarraren ibilbidea laburbildu nahi izan dugu gure postdata atalean. “Ez dok hamairu” talde abangoardistaren sortzaileetakoa izan zen, eta XX. mendeko euskal kantari esanguratsuenetakoa bilakatu da Mikel Laboa musikaria.

Ikasturte honetan altxorraren bila topatuko ditugu Pirritx eta Porrotx, Euskal Herriko pailazo maitatuak, “Piratak” ikuskizun eta disko berriarekin. Minbizia gainditu ostean, Mari Mototsi berriro hazi zaio ilea eta ospitalean jolasten zuen moduan, zapia buruan duela benetako pirata izateko unea iritsi zaio orain. Patakon pirata izango dute lagun, daukanari kentzen diona, ez duenari emateko.

Argazki kazetaritzako hainbat harri bitxi Interneten eskuragai jartzen hasi da Google bilatzailea. Argazki guztiak Ameriketako Estatu Batuetako “LIFE” aldizkarikoak dira, argazki kazetaritzan aitzindari dena.

Right Livelihood Award izeneko fundazioak aurten saritutko dituen bost pertsonetako lau emakumeak dira, eta bosgarrena, horietako baten senarra. Hedabide nagusiek eta agintariek normalean bazterrean utzitakoekin lan egiteagatik saritu dituzte, edo horien ahotsa bazter guztietara eramaten saiatzeagatik. Lau emakume sarituak Amy Goodman, Krishnammal Jagannathan, Monika Hauser eta Asha Hago dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »