BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Emir Kusturika eta The No Smoking Orchestrak kontzertua emango dute iganden 19:00tan Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia zabaltzeko, Arriaga antzokian. Aurten, mende erdia bete du zinema jaialdiak.

Nature aldizkariak atzo kaleratu zuen ikerketa baten arabera, posible da desagerturik dagoen mamut iletsuaren espeziea berriro sortzea indusketa arkeologikoetan egin diren aurkikuntzetatik gene kodea osatuta. Pennsylvania Estatuko Unibertsitateko ikerlariek mamut iletsuaren genomaren nukleo egituraren %80 osatu du.

Irakasle aleman bati debekatu egin diote euskal txapela soinean ematea klase denboran, arrazoi erlijiosoengatik erabiltzen zuelako, buruko zapi musulmanaren ordez.

Horixe da Kirmen Uribek hil honen amaieran kaleratuko duen nobelaren izenburua, bere lehen nobelarena. Gaur iluntzeko 20:00tan bertako pasarteak irakurriko ditu idazleak Bilboko Kafe Antzokian Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda musikariak alboan dituela. Loiun hasi eta New Yorkeko JFK aireportura iristen den hegazkin bidaia da eleberria.

Durangoko Azokaren aurtengo kartelak emakumea diskriminatzen duela salatu du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak. Gerediaga Elkarteak ez du onartu salaketa eta kartelarekin aurrera jarraitzea pentsatzen du.

Zerbaitetan lehenengo izatearen harrotasun eguna da gaurkoa nazioartean, Guinness Errekorren eguna ospatuko baita mundu osoan. Erakunde horrek urtero argitaratzen duen liburuan aipamena nahi duten asko prest daude gaur marka berriak ezartzeko; marka eskaerak 60.000 dira urtero.

Euskal testuinguruko artearen historia edo historiei buruzko kontakizun bateratua eraiki nahi duen proiektua da Wiki-historiak. Horretarako, auzolana eta parte hartzea oinarri dituena. Hau dena genero ikuspegi batean oinarriturik, emakume artista eta bitartekarien bizipen eta ekarpenei arreta jarriz.

www.argazkibatbehelainoan.org, oinarrian, musika talde baten web orria da. Bertan taldeak sortutako abesti, bideo, hitz eta irudiak daude edonoren esku. Autogestioaz baliatuz abestiak grabatu eta doan eskegitzen dituzte. Behelainoan galduta egoteak sorrarazten duen nahigabeaz bustita daude lan guztiak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »