BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Burunda bailarako sei herriek ( Olazti, Urdiain, Ziordia, Altsasu, Iturmendi eta Bakaikoa) Antso VII.a “Azkarra” rengandik forua jaso zuteneko 800. urteurrena ospatuko dute azaroaren 29an, ibarraren nortasuna aldarrikatzeko. Monolito eta plaka bat jarriko dituzte, eta Burundako armarrietan hain ugaria den Antso Azkarraren arrano beltza ikur dutela, zapiak salduko dituzte.

Izen hori du Nestor Basterretxeak Bilboko Arte Eder museoaren esku utzi duen eskultura lana. Joxe Miguel Barandiaranen “Euskal Mitolojiaren hiztegia” obran oinarriturik egindako 18 eskulturek osatzen dute. Bertan, euskararen irudiak topa daitezkeela dio artistak. Argi zuen Bilboko Arte Eder museoaren esku utzi nahi zuela eta ez esaterako, Guggenheim-en esku, azken hau “estatubatuarra baita, arrotza. Erabakiak hartuta iristen dira Euskal Herrira” dio Basterretxeak.

Gaurko egunez, duela 70 urte agerian geratu zen AEBetan, irratiak duen boterea. Orson Wellesek seko ikaratu zituen ordungo CBS irratiko entzuleak, extralurtarrak iritsi zirela sinistaraziz. Estatu españoleko irrati kate nagusiek egun hura gogoratuko dute gaur, gertatu zen ordu berean, 21:00tan. Gainera, Wellesen “Munduen gerra” irrati antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa eskainiko dute Madrilen, Mira antzokian.

Bi urte eta erdiko denboran Australia eta Euska Herria arteko 17.000 itsas miliak zurezko itsasontzian egin dituzte Sara Orcasitas eta Jon Etxebarria getxotarrek. Indonesia, Malaysia, Singapur, Sri Lanka, Maldivak, Yemen, Sudan, Egipto, Grezia, Italia, Estatu espainiarra eta Portugal bisitatu dituzte denbora honetan. Euren helburua nabigatzea eta itsasoarekin harreman estua izatea zela azaldu dute.

Horixe da Oiartzunen kaleratu duten disko herrikoiaren izena. Proiektu honekin, herriko musikariak euskaraz kantatzera animatu nahi izan ditu “Euskeran itotiyak” taldeak, baita beraien abesti bat grabatuta izateko aukera eskaini ere. Emaitza, 73 minutuko diskoa da, herritarrak herritarrentzat egindako euskara hutsezko musika CDa.

Zinemak eta Bilbok berrogeita hamar urte hauetan izan duten bilakaeraren gainean hausnarketa egiteko parada izango da arazoaren amaiera arte, Zinebiren eskutik. Dokumentalak, fikzioa eta animazioa ardatz hartuta, besteak beste, euskal zinemagileek Zinebin izan duten presentzia gogora ekarriko dute, gaur hasiko zen zikloan. Hala, Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Asier Altuna, Iñaki Nuñez, Julio Medem edota Izine Oñaederraren lanak ikusgai izango dira Bilbon.

Aste honetan 50 urte bete dira Agosti Xaho zuberotar idazle, kazetari eta hizkuntzalaria hil zela Baionan. Berak argitaratu zuen euskarazko lehen lanetik dator info7 irratia sortu zuen elkartearen izena: Aztibegia. Omenaldia egingo zaio bihar Xahori Baionako hilerrian, besteak beste, Jean Luis Davant euskaltzainak bere lana ekarriko du gogora.

Zortzi urteren ostean, milaka zaletuk esperoko zuten diskoa heldu da; aste honetan kaleratu du ACDCk bere azken lana, “Black Ice” izenekoa. Bertan taldearen “riff klasikoenak, sinpleenak eta gogorrenak” topatuko ditugula aurreratu du Brian Johnson kantariak. Zortzi urteko isilunea taldearen jatorrizko soinura itzultzeko erabili dutela gaineratu du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »