BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Pasa den ostegunean hasi zen Maitaldiaren 18. edizioa Miarritzen. Hamar egunez oso estilo desberdinetako dantza erakustaldiak ikusi ahal izango dira Lapurdiko kostaldean. Bereizgarrietako bat bestalde, gaurtik aurrera jendaurrean egingo dituztela entseguak dantzariek hiriko parke publikoetan.

Borrokan, Kerobia, Zea Mays, Sorkun and The Vice Presidents, Anestesia eta Makala Dj ariko dira gaur eta bihar berriz, Willis Drummond, Inoren Ero Ni, Lisabo, Deabruak Teilatuetan, Delorean eta Bad Sound System taldeen txanda izango da. Hau guztia, Bonberenea kolektiboaren 10. urteurrena ospatzeko. Kontzertuak bi egunetan 20:00etan hasiko dira Tolosako Bonbereneako futbol zelaian.

Kaleko Mobida punk eta oi musika saioak Against the Rapist, Las putass del mistol eta Akto Reflejo hiru taldeak ezagutzeko parada eman du.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »