BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Urriaren amaieran kaleratuko du Irla izan, azken lana, Anarik Bidehutsekin, eta azaroan ekingo die kontzertuei. Hauxe aurrerapen kantua: Harriak.

Lehenik abestia, ondoren diskoa eta azkenik filma. Jackson maniagandik ihes egitea ez da gauza erraza izango.

Bederatzi urteko ibilbide oparoaren ostean, 100 zenbaki bete ditu GAZTEZULO aldizkariak. Halako zenbakia biribila aitzakia ezin hobea irakurleei leialtasuna eskertzeko.

Urtero, Nobel sariak iragartzen diren garai berean, Ig Nobel sari alternatiboak banatzen dira. Ez dira besteak bezain ospetsuak eta ez dute haien izen ona, baina gai dira hasieran irribarrea sortu eta gero pentsarazteko. Hori da antolatzaileek diotena.

Halaxe bizi dira Britainia Handian; orotara, 4,2 milioi kamera daude bertako kaleetan. Internet Eyes enpresak egin duen proposamena: kamera horiek interneten on line jartzea eta delitu gehien salatzen duenarentzat saria dirutan.

Atentzioa deituko zion gaur bati baino gehiagori hainbat egunkari azaletan topatu daiteken argazkiak: behiaren errapetik zuzenean poliziari esnea jaurtitzen dion baserritarraren argazkiaz ari gara.

Hong Kongeko Bonding Western Folk Dances taldekoak Baztango mutil-dantza ikasten dabiltza. www.dantzan.com web orrian ikus daiteke.

150 urte igaro dira Charles Darwin bizitzaren odisea esplikatzen duen obra argitaratu zuenetik. Sinple bezain erradikala da Darwinek Espezieen jatorria izenburupean 1859an aurkeztutako lana.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »