BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

The Sparteens taldeak bere azken lana kaleratu du gaur! Orkestrarekin grabatutako Egunsentian kantuaren bertsioa: “The Slippery Twist Orchestra”.

Esperotako hiru alaba ziren, ahalegin handiaren fruitu eta gurasoen harrotasun. Ez dira edonolakoak XVIII garren mendean gurera iritsi zirenen ondorengoak dira, Solarum tuberosumen ondorengoak. Herri hizkeran, patatak.

“Egiako umeek ez dute jai ekitaldiri merezi” hori diote auzo donostiarreko 66 gurasok zenbait hedabidetara bidali duten iritzi gutunean. Iritzi berezia akaso, hasiera batean behintzat, baina entzun ezazue guraso hauek jaien bezperan kaleratutako oharrean diotena.

Ergelkerian ez erortzeko oharpen gordina dakar dokumental independienteak. Hondamendiak harrapa gaitzake, baina garaiz gabiltza.

Etxera joan, lorategian kaiola bat prestatu, nahiko janari eman, eta hilabetez etxerako oilo errule bat alokatzen dio bezeroari orain astebetez geroztik Alquila Una Gallina izeneko enpresa nafarrak.

Izenburu horrekin eman zuen atzo hitzaldia Fredi Paiak Trikitixa eta emakumea jardunaldien barruan. Panderoa eta kantua bizi zituen Maurizia Aldeiturriagak, eta panderoak eta kantuak bizi zuen.

Talde mitikoaren lan guztiak berriro masterizatu eta CD batean salgai jarri dituzte gaur.

50 urte bete ditu autoetan txikienak, eta bizirik daude haren inguruan sortu diren mitoak. Erretiroa hartzeko asmorik gabe, muturra sartu nahi du XXI. mendeko autoen erakusleiho handian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »