BILAKETAK

Postdata

RSS-Podcast

aa

Argentinako Viticus taldea, Zumalakarregi museoaren XX. urteurrenean arituko da. Zergatik eta Tomas Zumalakarregiren ahaideak direlako. Irailaren 5 ean izango da kontzertua.

Bizkaitar batek Valentzian egindako hortxata ekologikoa internet bidez eskura daiteke. Espero zuena baino erantzun hobea izan du Euskal Herritik. Antton Monfort da artista.

“El miliciano muerto” izeneko irudia, Robert Caparen argazki mitikoaren egiazkotasuna ezbaian jartzen duen dokumentala emango dute bihar Zarauzko Photomuseumean. “La sombra del iceberg” filmaren arabera, irudia eszenaratze bikain baten ondorio da.

Bakea eta maitasuna aldarrikatuz ia milioi erdi pertsona bildu ziren duela 40 urte Woodstocken, jaialdi historiko eta errepikaezina bilakatuz. Lau egun haiek izan zuten esanahiaz luze arituko gara gaur iluntzean gurean. Ekhiñe Atorrasagasti eta Agin Rezolak zuzendariko saio berezia izango da 21:00tatik aurrera.

Dena da politika. Mandatarien janzkera baloratu dutenek ere ez dute ezkutatu euren gustu politikoa.

Gauerdian maila gorenera iritsiko dira Perseidak. Ikuskizun ederra izango dugu gaur zeru sabaian.

Ez da jaialdi gastronomikoa, filma laburrena baizik. Guijuelon ospatuko dute seigarren urtez. Ezetz asmatu zer eramango duten etxera saridunek.

Abeslari New Yorktarrak, “Mink DeVille” taldearekin eta “Italian shoes”, “Demasiado Corazón” edo “Hey Joe” kantuekin egin zen ezaguna.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »