BILAKETAK

Araba Euskaraz

RSS-Podcast

aa
Amurrion izan da aurten Araba Euskaraz, Aresketa ikastola txiki geratu da ikasgela berriak behar dituzte ahal bezain azkar. Eguzkiak gogor jo zuen araban igandean, eta jende asko hurbildu zen bertara, Amurriora Aresketa ikastola eta euskararen alde egiteko. Gu ere han izan ginen, eta hainbat gonbidatu izan genituen gurean. Araba Euskarazeko koordinatzaile Anjel Olalde, Udaleko alkate ordea Eder Sanchez (EAJ). Solasean izan ginen ere Unai Mendibilekin aurtengo abestiaren egilearekin Iñaki Ibarluzeak helduak euskalduntzeko AEK-k egiten duen lanaren berri eman zigun, eta Itsaso Ugartek Amurrioko Mendiko Lagunak taldea aurkeztu zigun, mendira kantuz igotzen dira, eta aurten 600 gailur baino gehiago egin dituzte. Gurean izan zen ere Belen Ortueta Aresketa ikastolako irakaslea eta materialaren arduraduna, eta Edu Frailek Marabatoiaz hitz egin zigun, 8 ordu luzez aritu ziren euskaraz irakurtzen. Bukatzeko Amaia Larrinaga izan zen gurean, Aresketako ikasle ohia hau ere, eta Karlos Larrinaga zenaren alaba. Amurrion maitatua zen Larrinaga, musikazale amorratua ikastolaren alde lan handia egindakoa. Aurtengo Araba Euskarazeko irekieran omenaldia jaso zuen Karlos Larrinagak Erramun Martikorenarekin batera.

Laudion ospatu den Araba euskarazetik, info 7 irratiaren zuzeneko emanaldia.

Agurainetik zuzenean egindako saioa: elkarrizketak, giroa, musika, deskonexioak Donosti eta Bilborekin…

::