BILAKETAK

Irratsaio bereziak

RSS-Podcast

aa

Ione Goirizelaia eta Ainhoa Aznarez, ahotsak mugimenduko kideak

Oscar Abad eta Ainhoa Villaverde, preso ohiak.

Julen Arzuaga, EH Bildu koalizioako bozeramailea.

Fran Balda eta Ane Zelaia, Herrira Mugimenduko kideak.

Urtea pasa da Aieteko jauregian nazioarteko hainbat aditu eta euskal jendartearen ordezkaritza zabala bildu zirenetik bake prozesuan urratsak emateko. Urte bete ere, erakundeak jarduera armatua uztea erabaki zuenetik, joan den urteko urriaren 20an izan zen hori. Geroztik, hainbat izan dira gurean eman diren urratsak,  12 hilabete hauetan zer gertatu den gogoratu nahi baduzu, entzun info7k egindako kronologia.

Aieteko Nazioarteko Konferentzia inflexio puntu garrantzitsua izan da dudarik gabe Euskal Herriko bake prozesuan, ondoren iritsi zen ETAren erabaki historikoa, jarduera armatua uztearena. Baina, zer gertatu da aieteko adierazpenarekin?Espainak eta Frantziak emandako erantzunarekin?Edota zein da orain eman beharreko urratsa? Horiek eta beste galdera interesgarrien bueltan aritu dira mahai inguruan  Iñaki Altuna naiz.info-ko zuzendaria, Goizeder Taberna Le Journal du Pays Basque egunkariko erredakzio burua eta Peio Urzelai BERRIA egunkariko erredakzio burua.

Nola baloratzen dute politikariek ETAren erabaki historikoa?eta horren aurrean frantziako eta espainiako gobernuek emandako erantzuna? Nola bizi dute euskal herritarrek prozesua? eta zer egin hemendik aurrera?Urteurren garrantzitsuak dira urriaren 17koa eta 20koa, Euskal Herrian bizi dugun aro berrian oinarrizkoak dira. 12 hilabete beranduago makina bat dira sortzen diren galderak, euskal politikari eta eragileek horietako batzuk erantzun dituzte gurean.

Urriak 21eko Eusko legebiltzarrerako hauteskunde gaueko saio berezia: analisiak, elkarrizketak, zuzeneko konexioak…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »