BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Telebistako telesail batean aktore-lanetan aritzeagatik Nekane izenez da ezaguna. Antzerkian, telebistan eta zinean egin du lan; eta Bostetako Diligentzian aitortu digu eguneroko bizitzan ere antzeztu behar izaten duela.

Igor Gutierrez-ek elikadura energetikoan oinarritutako bi errezeta azaldu dizkigu gaur Bostetako Diligentzian.

Asteko azken saioa izan dugu gaur eta asteburuan estreinatuko diren filmei buruz hitz egin digu Ane Arrutik Bostetako Diligentzian.

Komunikabideetan behin eta berriz entzuten ditugu esnearen ezaugarri onuragarriak; baina gaur medikuntza biologikoan aditua den Igor Gutierrezek, esnearen ezaugarri kaltegarriei buruz hitz egin digu Bostetako Diligentzian.

Pasa den ostiralean jarri zuten zine-aretoetan ikusgai MUNDUAREN BIRA DOAN filma. Gaurko Bostetako Diligentzian filmaren zuzendarietako bat izan dugu, Asisko Urmeneta; berak esan digunez, marrazki bizidunak izan arren 13 urtetik gorako gaztetxo, gazte eta helduentzat eginiko filma da, munduari bira emateaz gain errealitateari begirada zorrotza egiten zaiolako.

Eguraldi kaxkarra iragarri dute astebururako beraz, beste hainbat lekuren artean zinemara ere joan gintezke. Itziar Amestoyek asteburu honetan estreinako diren lau film aurkeztu dizkigu Bostetako Diligentzian.

Aktorea, zuzendaria, idazlea eta gidoigilea da Aizpea Goenaga. Bere bizitza osoan ez da geldirik geratu eta ez du geratzeko asmorik. Laister estreinatuko da berak zuzendu duen lehen film luzea eta horrez gain, baditu beste proiektu batzuk buruan eta eskuen artean.

Tomateak elementu onekin batera txarrak ere ba omen ditu, eta gaur Igor Gutierrezek, medikuntza biologikoan aditua den lagunak, erakutsi digu nola egiten den tomate-saltsa tomaterik gabe. Horrez gain, bexamela esnerik gabe egiten ere ikasi dugu gaur Bostetako Diligentzian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »