BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Korrikalari moduan hasi bazen ere, hobeto moldatzen da bizikletaren gainean. Ohi dena baino beranduago hasi zen txirrindulari lehiaketetan parte hartzen, baina denbora gutxian erakutsi du onenen artean lehiatu dezakeela.Orain, martxoaren amaierako Munduko Txapelketa prestatzen ari dela esan digu Bostetako Diligentzian.

Larruazala garbitzeko edo larruazaleko arazoak konpontzeko erabil daiteke lapa-belarra. Horrez gain, odol-piko edo almorranek eta erlakaizte edo forunkuluek eragiten duten mina lasaitzeko ere balio du. Erabilpen horiek eta gehiago azaldu dizkigu Nekane Martiarenak Bostetako Diligentzian.

Mendizale batzuk Patagonia eta Nepalen egindako igoerez hitz egin dugu gaur Andonirekin. Horrez gain, Estatu Batuetako Climbing aldizkariak banatzen dituen sariak ere mintzagai izan ditugu Bostetako Diligentzian.

Itziar Amestoy-ek “Slumdog Millonaire”, “El lector”, “La teta asustada” eta “La historia completa de mis fracasos sexuales” filmeei buruz hitz egin digu Bostetako Diligentzian.

Xabier Arzalluz jeltzalea izan da Bostetako Diligentzian. Ardo botila jokatu du Arzalluzek Ibarretxeren alde, baina ez da ausartu lehendakari bera izango dela esanda, ardo botila jokatzeko. Iragana, oraina eta etorkizunari buruz jardun da EBBko presidente karismatikoa.

Arantxa Eguzkiza Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko lehendakariak kontatutakoaren arabera, inork espero ez zuen sagar uztak bereiziko du aurtengo txotx denboraldia. Sagardotegi askok produkzio osoa bertako sagarrarekin egingo du aurten. Hala kontatu du Bostetako Diligentzian.

Asteko albiste garrantzitsu batzuk hartu eta poesia musikatu batean bildu ditu Bostetako Diligentziako zaldun bakartiak. Bostetako Diligentzia astelehenean itzuliko da gidari berri eta guzti. Astoa lehengo bera izango da.

Sendabelarren atalean, Nekane Martiarenak Kalendulak zertarako balio duen azaldu du. Etxeko lorontzietan edukitzeaz gain, Kalendula oso ona da azaleko arazoentzat eta baita hilekoa erregulatzeko ere.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »