BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Keu Agirretxea kitarra jotzaile ondarrutarra izan da Bostetako Diligentzian. Agirretxea abizena edukiagatik, ez diote 700.000 euroko diru laguntzarik eman, baina bere disko berria aurkeztu du: “Momentu akustikoa”. Etsaiak eta UEK taldeetan urtetan jardun ondoren, proiektu berri bezain ezberdina da azken disko labur hau.

Iro Landaluzerekin mendira joan gara eta saski bete perretxiko bildu dugu. Denak ez dira jateko modukoak izango baina ale bat edo beste badira politak. Onddo nahaski polita irten daiteke behintzat.

Juanan Larrañaga Realeko jokalari historikoa izan da Bostetako Diligentzian. Azpeitiarraren iragana eta ez hain iraganari buruz aritu dira. Barrez arituagatik, goibel azaldu da Larrañaga Realaren egungo egoerarekin.

Fredi Paia pozik dago burututako final erdiarekin, baina Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiari kritika egiterakoan ere ez dio mihiari kozkik egin. Txapelketaren joko arauak onartzen dituela aitortu du dena den.

The Sparteens 60. hamarkadako musika taldea da, baina gaur egungo abestiak jotzen dituen musika taldea. Bi garaiak uztartu dira Bostetako Diligentzian. Bazterrak bakarrik ez, garaiak ere nahastu dira oraingoan.

Euskal futbol taldeen gaurkotasuna aztertu dugu Beñat Zarrabeitia eta Ander Altuna kirol kazetariekin.

Asteko albiste aipagarrienetako batzuk hartu eta poesia batean bildu ditu zaldun bakartiak. Ostiraleroko gisan, poesia honekin agurtu ditu entzuleak Bostetako Diligentziak. Astelehenean itzuliko da arratsaldeko bostetan. Logikoa.

Sylvet Caroren istorioetako ahuntzari itxura eman dio Marko marrazkilariak, Batakloni hain zuzen ere. Ahuntz bihurri eta euskaldun honen abenturak etxeko txikitxoenen konpainia izango da, oraingoz, liburutan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »