BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea izan da Bostetako Diligentzian. Mikrofono aurrean mikrofonorik gabe baino erosoago sentitzen dela dirudi. Bere zaletasun eta ogibidea izan ditu mintzagai besteak beste elkarrizketa berezi batean.

Mixel Aire Xalbadorrek Iparraldeko Lehen Bertsulari Txapelketa nola bizi izan duen kontatu digu eta Nafarroakoan parte hartzerik izan ez zutenean zer sentitu zuen ere bai. Pozik dago baina iparraldeko bertsolari gazteen mailarekin.

Sustrai Colina Bostetako Diligentzian izan da Iparraldeko Lehen Bertsolari Txapelketari buruz hizketan. Finalean pasatako tentsio eta erantzukizunek ez zuten zaildutako bizkarrean horrenbesteko kargarik izan.

Kauta taldeko Adrian Elustondo izan da Bostetako Diligentzian eta Isladak izeneko disko berriari buruz hitz egin du. Info7n gustuko ispilua topatu du Kautako baxu jotzaileak.

Eñaut Zubikarai Realeko atezaina izan da Bostetako Diligentzian eta Diaz de Cerioren lesioa eta taldearen egoera izan ditu mintzagai ondarrutarrak. Kritikak kritika, sendo ikusten du taldea.

Asteko albiste nagusiak zaldun bakartiaren poesiak bildu ohi ditu Bostetako Diligentzian eta aste honetan ere halaxe agurtu dugu saioa. Astelehenean berriz itzuliko da Bostetako Diligentzia. Bostetan bai.

Patxi Huarte ez da komikigintzan soilik moldatzen ongi, baita mikrofono aurrean ere. Zaldieroa ez da edozein rodeotan hezteko modukoa, baina horregatik da interesgarria berak kontatzeko duena.

Julian Urkiola erlezainak erleak duen garrantzia aipatu digu, baina horrez gain, Bostetako Diligentziaren eztena noraino heltzen den ere konturatu da. Ezti gehiegi enpalagosoa baita.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »