BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Musika talde donostiarrak Bostetako Diligentziako erritmora egokitzen jakin du eta elkarrizketa berezia konposatu dute guztien artean. Hiru lerrotan ezin deskriba daiteke.

Oihana Bartrak lehen kanporaketa irabazi eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietako txartela lortu du. Aurreko urteetakoa berdindu du, baina aurtengo helburua ez da finalera sailkatzea, Euskal Herriko Txapelketa Nagusira baizik.

Hesian taldeak Herriaren Oihua diskoa aurkeztu berri du eta Bostetako Diligentzian uste ez bezalako aurkezpena izan dute. Onerako edo txarrerako batek daki.

Asteburuko mikroklima bereziari erreparatu diogu, baina hori bai, Bostetako Diligentziaren betaurreko partikularrekin. Batzuk aterpean gordetzeko modua egiten dute, beste batzuk ordea, derrigor busti behar.

Pokerrean jokatzeko zenbat malizia behar den ez gara azaltzen hasiko eta horretan EITB taldea ez da gaizki moldatzen. Euren burua kazetari fintzat dutenei kritika txiki bat egingo die 5etako Diligenziak ostiralero. Hau izan da lehendabizikoa.

Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrarekin jolasean ibili dira Bostetako Diligentzian, maitasun deklarazio eta desafioak barne. Horrelakoak gertatzen dira elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak ongi pasatzeko gogoa dutenean.

Maddalen Arzallus Ametsen arreba gisan ezagutzen du jende askok, baina bere bidea egiten ari da bertsolari gaztea. Lehen kanporaketan Sustrai Colinak adina puntu batu zituen eta Info7 irratian izan da saioa eta bere bertsolari ibilbideari buruz hizketan.

Koldo Otamendik Musikagida berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Musika talde berriei ateak zabaldu nahi zaizkie proiektu honekin eta azaroaren lehena baino lehen izena eman beharko du bertan azaldu nahi duenak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »