BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Gorka Juliorekin Wikileaksei buruz hitz egin dugu. Zein diren bere onurak, baina zein arrisku dituen. Berria egunkariko Irlen Sarera jo dugu beste astebetez.

Ur Apalategi idazleak (ez Insaluseko estanterien fabrikatzaileak) liburu berria argitaratu du, Fikzioaren Izterrak. Oilaskoarenak nahiago ditu jende askok, baina ez dute irakurtzeko balio. Fikzioaren Izterrak 7 ipuinez osatutako liburua da.

Appleren emaitza onek ez dute ezkutatu Androiden gorakada eta telefono mugikorrak barrutik aldatzen ari da Android. Gorka Juliok azaldu dizkigu ezberdintasun nagusiak.

Sumario bat zabaldu diogu Zea Mays taldearen disko berriari. Egindako ikerketak espero ez genituen ondorioak utzi dikzigu. Aiora Renteria abeslariarekin izan gara.

Gorka Juliorekin Facebookek dituen oztopo batzuei buruz aritu gara, batez ere, komunitateak sortzerako garaian.

Bitsa Eskuetan izeneko poesia liburua argitaratu berri du idazle lekeitiarrak. Diligentziaren estiloan, poesiaz jardun eta poesia egin dugu. Batzuk besteak baino hobeak ziren, hori ere egia da.

Euskal Herriko bertsolari txapeldunarekin aritu gara Bostetako Diligentzian. Txapel hau ordea, egun bateko saioa baino, ibilbide luze baten ondorioa da eta ibilbide hori ez da ordubeten kabitzen.

Juanmirekin hitz egin dugu Bostetako Diligentzian, taldeko baxua eta ahotsarekin (ez ahots baxua). Taldeko guapoena omen da, bere amaren ustez.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »