BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Gorka Julio informatikariarekin liburu elektronikoen irakurgailuei buruz aritu dira Bostetako Diligentzian. Oraindik ez dira heldutasunera iritsi, baina paperari lekua kentzeko aukerak ditu. Desabantailak ere bai ordea.

Bostetako Diligentzian izan da Kike Amonarriz. Bi umorista izango lirateke aurrez aurre, Agin Rezolak duena umorea balitz. Gezurra badirudi ere, seriotik ere izan du elkarrizketak.

Abeslari zornotzarrak bere lan berria aurkeztu du: Zubia. Bostetako Diligentzian kaskoa eta txaleko reflektantea jantziarazi dizkiote eta ongi moldatu da azken zubi lan honetan ere.

Asteko albiste nagusien errepasoa egin du zaldun bakartiak, baina aste honetan albiste bat izan da gainontzeko guztien gainetik.

Bostetako Diligentzian irrati nobela estreinatu dute. Guraizeenea izena du eta hemen ezer deskribatzea baino, hobea duzue hor ezekerreko botoiean klik egin eta lehen kapitulua entzutea. Merezi du.

Gaizka Garitano vs. Bostetako Diligentzia. Garitanoren futbol ibilbidea aztertu dute Bostetako Diligentzian eta itzalean lan egin duen goi mailako futbolari baten nondik norakoak azaleratu dira. Dueloa 4-1 irabazi du Garitanok.

Poesia liburu berria argitaratu du Oier Guillan oreretarrak: Eskuen Sustraiak. Liburu honi buruz eta poesia egin eta irakurtzeari buruz orokorrean jardun da Agin Rezolarekin. Bi poeta alegia. (Rezola gustura gelditzeko soilik jarri dugu hau, ez aintzat hartu hemen irakurritako guztia).

Elkarrizketa serioa egin nahi izan diote Jon Plazaolari Bostetako Diligentzian, baina ezin daiteke esan seriotik gehiegi izan duenik. Aurrez prestatutako gidoiak ez du askorako balio izan, baina umorearen munduan gidoiak zenbat garrantzi duen nabarmen gelditu da. Ordu erdi barrez pasa dute elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »