BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Aitor Martinezen egunerokoa irakurtzeko parada izango dugu hamabostean behin Bostetako Diligentzian. Aitor igogailu batean itxita gelditu da, baina bera ez dago mundutik aparte, mundua beragandik aparte baizik.

Gorka Julio informatikariarekin aritu gara Hacker kontzeptuari buruz hizketan. Jakinduriaren mendean, ikasteko bideak ere garrantzia du hackerrentzat eta jakinduria hori nola erabiltzen den, hortxe dago koxka.

Elkarrizketa osoa. Eneritz Urkolak eta Agin Rezolak gidaturiko “Bostetako diligentziaren” azken saioa izan zen pasa den ostiralean, Rezolak Arzalluzekin zuen zorra kitatzeko aprobetxatu zuen goiza. ETAk Arrigorriagan goizean egindako atentatua eta egoera politikoa izan zituzten hizpide.

Patxi Vila Berako txirrindulari profesionala izan da Bostetako Diligentzian. Diligentziako Klasikaren lehen edizioa irabazi du, doping auziak tarteko, bolada txarra pasatzen ari den txirrindulariak. Tourreko kiniela egin nahi duenak ere, adituaren iritzia entzun dezake.

Aktorea da Itziar Aizpuru; telebistan behin baino gehiagotan ikusi dugu eta laister, lehenengo aldiz pantaila handian ikusteko aukera izango dugu. “Axun eta Maite” filmaren grabaketan dabiltz murgilduta, eta esan digunez, irailerako filma amaitua egotea espero dute.

Gaur egungo elikaduran asko erabiltzen den gozagarria da aspartamoa; laborategian sortutako elementu sintetikoa. Igor Gutierrez-ek horren inguruan egindako hainbat ikerketari buruz hitz egin digu gaurko Bostetako Diligentzian.

Gaur hasi eta larunbatean amaituko da ACT jaialdia. Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatuta, arte eszenikoetako hasiberriak ezagutaraztea du helburu jaialdi horrek. Joseba Lazkano ACT jaialdiaren zuzendaria izan dugu Bostetako Diligentzian.

Itziar Amestoy-ek asteburuan estreinatuko diren filmen berri eman digu Bostetako Diligentzian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »