BILAKETAK

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Gaurko gonbidatuak ia bizitza osoa darama pilota-munduan murgilduta; duela urte batzuk arte pilotari izan da eta gaur egun, pilotagilea da. Pilotak josten bezain ondo moldatu da hitzak josten Juan Karlos Otero.

Badira 20 urte Gotzon Garatek “New York, New York” eleberria kaleratu zuela; orain ordea, Elkar argitaletxeak eleberri hori berrargitaratu egin du eta hori izan dugu mintzagai Beñat Sarasolarekin.

Datorren ostiralean hasi eta hilaren 12a arte, dantza-emanaldiak, antzezlanak, haur-ikuskizunak eta beste hainbat emanaldi izango dira; ez Luhuson bakarrik, jai-giroa eskualdera zabaldu nahi izan dute eta inguruko herrietan, Zuraiden, Itsasun, Ezpeletan eta Kanbon ere izango da zer ikusi eta zer entzun egun horietan. Manex Fuchs, ekimen honen antolatzailea eta Le Petit Theatre de Pain antzerki-taldeko kidea izan dugu gaur Bostetako Diligentzian.

Ostiralero moduan, asteburuan zein film estreinatuko diren esan digu Itziar Amestoy-ek Bostetako Diligentzian.

Kortatu, Negu Gorriak, Delirium Tremends, Joxe Ripiau…. hainbat taldetako kide izan da Iñigo Muguruza; gainera, askotan bere anaiak, Fermin eta Jabier, izan ditu ondoan. Orain dela 8 bat urte ordea, bere bideari ekin zion eta beste lagun batzuekin Sagarroi sortu zuen. “Haikua” izeneko bosgarren lana kaleratu berri duten honetan, Bostetako Diligentzian izan dugu Iñigo Muguruza.

Jaiotzen garenetik hainbat txerto jartzen dizkigute gure bizitzan; hepatitisaren aurkakoa dela edo gripearen aurkakoa…Txertoa ez jartzearen ondorio kaltegarriez hitz egiten digute, baina txertoa hartzeak dituenez? Igor Gutierrezek eragin kaltegarri horiei buruz hitz egin digu gaur Bostetako Diligentzian.

Hamaika gauza egin daitezke udan, eta batzuk ikasten jarraitzen dute. Udako Euskal Unibertsitateak aukera bikaina eskaintzen du horretarako; ekainaren 29tik uztailaren 24 arte Udako ikastaroak izango dira Eibar, Baiona eta Iruñan. Irati Iciar-ek azaldu dizkigu aurtengo ikastaroen nondik norakoak.

Igor Gutierrezek modu orekatuan jateko hamaika aholku eman dizkigu dagoeneko Bostetako Diligentzian; gaur aholku goxo bat, kus-kus pastela nola egin azaldu digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »