BILAKETAK

Anfora

RSS-Podcast

aa

Horixe esan digu Mikel Etxeberriak. Motoan bidaiatzea du gustuko, eta munduari bira eman zion 2007an. Bateko eta besteko lurraldeetan horixe esaten zioten, hartu denbora. Guk ere halaxe hartu dugu, berak bizitakoak gertu-gertutik entzuteko. Horrez gain, gaur Bertsolaritzaren Galeria ireki dugu; eta estreinaldian, Felix Irazustabarrena izan da gurekin, Hitzetik Hortzerako erredaktore eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.

Gaelikoa aldarrikatzeko Irlandan Korrikaren antzeko ekimen bat antolatu dute, Rith 2010, eta datu batzuk bildu ditugu. Norah Jonsek Matriuska atalaren atea ireki digu, eta bertan, Ibon Arrizabalaga kolaboratzaile berria hasi da; gizarte sexistaren oinarrian banaketa dagoela dio, eta aldaketarako ardatzak eman ditu. Iruñeko Generoen Eztanda! jardunaldien berri eman digu Arantxa Ordoñezek. Amaitzeko, Koldo Otamendik Kaleginez taldearen Bueltarik gabe diskoa ekarri digu.

Tulipan moreak ekarri ditugu, martxoaren 8ari dagokion programa berezia egiteko. Iruñeatik zuzenean jaso dugu Mundu Martxaren berri, eta gero Euskal Herriko hiriburuetan barrena ere egin dugu ibilaldia. Ekimen ugari Emakumeen Mundu Martxari ongietorria emateko eta oraindik emakumeei ukatzen zaizkien eskubideak aldarrikatzeko.

Koldo Mitxelenako zuzendari Frantxis Lopez Landatxek abian jarri duten Iparraldea Bertan! zikloaren berri eman digu. Itziar Amestoyk aztertu ditu zinema estreinaldiak (Los hombres que miraban fijamente a las cabras; Corredor nocturno; Milenium 3; eta Cazador de Dragones). Nafarroako Ultzama bailarako Gazte Egunaz aritu da Ekaitz Astiz; Aitor Martinezen egunerokoa ere izan dugu; eta zorionak eman dizkiogu Oreka TXko Arkaitz Martinez txalapartariari Independent Music Awards sariketarako euren Lauhazka abestia hautatu dutelako. Ostirala!

Eagles talde mitikoaren Hotel California abestiarekin hasi dugu saioa eta bereala etorri da Aiora Kintana, arte galeria digital eta arte garaikideko museoek dituzten webgune interaktiboei buruz hitz egitera. Euskal kantagintzari errepasoa ematen dion Badok.info atalean, Jon Eskisabelek Imanol Lartzabal kantariaren lehen disko klandestinoa aztertu du. Azkenik, Gorka Juliok interneteko informazio trafikoan telefonia konpainiek jarri nahi dituzten mugei buruz (ordaindutako mugak, noski) jardun du.

Anforan kantari oñatiarrarekin bere bizipenei erreparatu diogu, ipar Euskal Herriarekin izan duen harremanari eta Haizea garizumakoa disko argitaratu berriari ere bai.

Gaur agoteei buruzkoa izango den Baztan filmaren albisteekin hasi dugu saioa. Matriuska atalean Miren Arangurenek identitatea eraikitzerakoan sexual, klaseak eta kultura-nazioak duten eragina aztertu du; munduko emakume guztiek duten eremu komuna aldaketarako gogoa dela ere esan du. 2010eko Emakumeen Mundu Martxari buruz Edurne Eguskitza Bilbao aritu da. Eta azkenik, Koldo Otamendik MusikHerriak Sahararen alde kaleratutako Bi Herri, Irrintzi Bat! diskoa gomendatu digu.

Astelehenez baina astelehenik gabe bete dugu gaur Anfora. Sortu berri duten Euskal Herriko Musika Industriaren Plataforman parte hartu duten bi kiderekin sektorearen arazoak eta eskakizunak aztertu ditugu; Igor Otxoa eta Ritxi Aizpuru izan ditugu gurean. Gari Berasaluzek, berriz, Charlotte Roche alemaniarraren Hezeguneak liburua gomendatu digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »