BILAKETAK

Anfora

RSS-Podcast

aa

Erropa industriak sortzen dituen bidegabekeriak eta herritarrok ditugun kontsumo ohitura basatiak kritikatzen dituen antzezlan berriari buruz jardun dugu Pikor Teatro antzerki taldeko Maite Leanizbarrutiarekin. Zarauzko gaztetxetik I. Zirko Galaren berri eman digute eta Itziar Amestoyk Bartzelonatik zinema estreinaldien berri.

Gaur estreinatu dugu Jon Eskisabel kolaboratzailekin Badok.info atal berria; lehen aleak Iparragirre kantariari buruz egindako lanak ekarri dizkigu gogora. Bestalde, Busturialdeko HITZAren alde egingo duten bertso-saioaren berri izan dugu. Eta azkenik, Gorka Juliorekin Eusko Jaurlaritzak turismoa sustatzeko fitxatu nahi dituen blogariak izan ditugu hizpide.

Jokoa edo jolasa, JOK musika proiektua ekarri digu Jokin Larraza tolosarrak. Pop-rock banda batekin grabatu du Inoiz baino izeneko lana, baina kutsu intimista handia agertu du abesti askotan. Xabi Strubell-ek Uxue Alberdik errezitatutako poesia batekin egin duen nahasketa ere entzun dugu: Besamotza RMX.

Matriuska atalean identitate kolektiboak nola sortzen diren aztertu du Miren Arangurenek; herritarrontzat, batzuetan, identitate horiek indartu eta borrokarako erabili izan direla agertu du. Gainera, identitate feminista proposatzen du gaur egun genero edo sexu nortasunen artean dagoen abaniko guztia biltzeko moduko kontzeptu gisa. Gari Berasaluzek Zeta liburua gomendatu digu, eta Koldo Otamendik The Riff Truckers taldearen On Route diskoa.

Euskal Herriko txotxongilo mugimenduaren errepasoa egin dugu Mikroskopioan. Hasieran, Kukubiltxo taldeko Mari Feli Etxandia eta Dejabu Panpin Laborategiko Ainara Gurrutxaga izan ditugu, euren lan prozesuaz, sormenaz eta lanbidearekiko sentimenduez hitz egiten. Amaiera borobiltzeko, Enkarni Genuarekin egindako elkarrizketa; Genua izan zen euskarazko txotxongilogintzaren aitzindaria eta Erreka Mari ipuinaren sortzailea.

Gaur urteurren beltz batekin ireki dugu Anfora. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik zazpi urte pasatu dira eta Martin Ugalden gaur izan den ekitaldiko ezpalak ekarri ditugu. Busti irratí libreak antolatu duen festaren berri ere eman dugu. Baita zinema aretoetako estreinaldiak, Komuneko Paperean, Aitor Martinezek bere igogailuan bizi dituenak… eta musika. Astelehena arte!

Sarean kateatuta ibili gara gaurkoan. Feminismoa eta literatura aztertzen dituen Sareinak bloga izan dugu hizpide Iratxe Retolazarekin. Eta Gorka Juliok nerabeek Interneteko sare sozialetan dituzten ohituretaz aritu da. Bukatzeko? Natural Project taldearen azken diskoa.

Potemkin musika taldeak Gauaren zaindariak diskoa kaleratu du eta bi kide izan dira gure estudioan euren musikari, letrei eta ibilerei buruzko kontuak kontatzen.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »