BILAKETAK

Anfora

RSS-Podcast

aa

Su ta Gar musika talde mitikoan abeslari eta gitarra-jotzaile lanetan aritu da eibartarra. Anfora saioan kontatu ditu hastapenak, gaur egun publikoan hainbat belaunaldi elkartuta ikusteak sorrarazten dizkion emozioak, zenbaiten idolo izateak ekar dezakeen zama… Surflari heavyak barrena askatu du.

Eguzki epelak animatuta bidaian ibili gara. Satorrekin lehenbizi: Aiora Kintanak artisten ibilbide posibleak azaldu ditu eta galeriek duten indarrari buruz aritu da. Aitor Gorosabelekin izan gara ondoren: Su ta Gar taldeak 20 urtean egindako ibilbidea eta bildutako sentipenak errepasatu ditu.

Matriuska atala ireki dugu. Miren Arangurenek azaldu digunez, galdera bat ardatza izan da generoari buruzko eztabaidaren historian: emakumetasun eta gizontasunak berezkoak dira ala ez? Gizarteak bere sisteman txertatutakotik asko dugula ondorioztatu dugu.

Maskaradei buruzko erreportaje zabala egin dugu Anfora saioan. Nicole Laugarot-ek jatorria kokatu du historian; Jean Mixel Bedaxagarrek maskaradetako pertsonaien galeria errepasatu du; eta Johañe Etxebestek aurten Larrainen osatu duten maskarada-taldeari buruzko azalpenak eman ditu. Lehena, oraina eta geroa erreportaje berean.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »