BILAKETAK

Anfora

RSS-Podcast

aa

Hesi gaindiezinak sortzen zaizkie zenbait gizonei euren gorputzarekin, hesi psikologikoak, fisikoak… Ibon Arrizabalagak Matriuska atalean zaintza eta osasunarekin ere lotu ditu harimuturrak. Bestalde, Koldo Otamendik punk azkarra ekarri ditu Azpeitiko Txarrantxa tabernatik ekarritako izen bereko bildumarekin. Txarrantxa ere eremua hesitzeko izaten denez, musikaren itxiturak gainditu ditugula esango dugu gaur.

Mikroskopioarekin aztertu dugu Euskal Herriko disko jartzaileek bizi duten egoera. Aritz Usandizagak (Aritz Sound System), Zigor Samplek (D.Z.) eta Mikel Unzurrunzagak (Makala) euren esperientzia kontatu dute, DJek bizi dituzten zailtasunak plazara ekarriz. Amaieran, Gari Berasaluzek, Azken Portuko III. Literatura Asteari buruzko azalpenak eman dizkigu.

Ostirala piper eta gatzez ondo hornituta pasatu dugu. Itziar Amestoyrekin zinema estreinaldiak errepasatu ditugu. Ondoren, Senpereko Udaleko Euskara zinegotzi Dominique Idiart aritu da Herri Urrats festako zirrikitu guztiak azalduz. Info7 irratiko esatari lanetan igandeko jaian izango den Itziar Arteaga kazetariak egin digu saio bereziaren aurrerapena. Eta Aitor Martinezek igogailu barrutik ezagutu duen emakumea txinatarra dela jakin dugu. A ze saltsa ostiral baterako.

Mugaz bi aldetarako aritzen gara, mugak zeharkatuz etengabe. Ba, gaur, Badok.info atalean Jon Eskisabelek Beti Mugan taldearen xehetasunak ekarri dizkigu. Gorka Juliok, berriz, Ubuntu sistema eragilearen azken bertsioa aurkeztu digu. Eta udaberriko disko berrien zaparradatik Malatu eta Munlet ekarri ditugu Anforara.

Pello Ramirez musikariak Eskuz Lurrari diskoa aurkeztu digu, klasikotik bezainbeste folketik edaten duen bere azken lan intimista. Bestalde, Aitor Sarriegi bertsolaria gonbidatu dugu bertso-paperez edo bertso jarriez hitz egitera; sormen ildo honen tradizioa aztertzeaz gain, gaur egun berak zer-nolako erremintak erabiltzen dituen ere jakin dugu. Azkenik, Gasteizko Groovalia jaialdiaren berri ere eman dugu.

Matriuska atala edukiz beteta izan dugu gaurkoan. Lehenik, asteburuan egingo dituzten Euskal Herriko Emakume Gazteen III. Topaketak izan ditugu hizpide Oihana Etxebarrietarekin. Jarraian, Miren Arangurenek prostituzioa aztertu du ikuspegi feministatik, gizartean dauden aurreiritzi, tabu eta ereduei buruzko hausnarketa plazaratuz. A! Eta saioa, Reggae txakurrari eskaini diogu.

Apurka apurka ipuin kontalariak Internetek ematen dituen aukerak ari dira aprobetxatzen. Gaur, mikroskopioarekin aztertu dugu gaia eta Etxegiroan.com atariko Maria Uriarte izan dugu batetik, eta bestalde, Baleike.com webgunean mikroipuinak idazten dituen Josu Waliñorekin egin dugu berriketan. Noski, euren ipuinak entzuteko parada ere hartu dugu.

Goenkale telesailaren 3.000. kapitulua grabatu dutela eta gogora ekarri ditugu lehen ataleko musika eta eszena batzuen soinuak. Itziar Amestoyk zinema estreinaldiak errepasatu dizkigu, eta ondoren, Delorean musika taldeko Igor Eskuderok euren azken diskoa aurkeztu digu, Subiza. Amaitzeko, Haudio Bloga eta ostiraletan ohikoa dugun txoro-haizea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »