BILAKETAK

Anfora

RSS-Podcast

aa

Mikroskopioarekin erreportajea egin dugu kale antzerkiari buruz. Mikel Laskurain izan da Trapu Zaharra taldearen ordezkari, Gaitzerdi konpainiaren kontuak Iñaki Ziarrustak kontatu dizkigu, eta Usurbilgo III. Kale Antzerki Egunari buruz Alex Tello aritu da. Amaitzeko, Gari Berasaluzek Eider Rodriguez idazlearen Katu jendea liburua gomendatu digu.

Zer gertatzen da parrandarako gogoa eta festazale koadrila bat ostiral arratsaldean estudioan elkartuz gero? Itziarren Semeak taldeko kideak izan ditugu Bizkaiko Golfoak diskoa aurkezten. Peio Ospital musikariak ere hartu du parte, euren garaian abestia nola sortu zuten kontatuz. Manex Altuna, Jebi Ormaza eta Ibon Altunak zuzenan kantatu dituzte euren kantuak. Umorea, irribarreak eta lagun giroa gaur Anforan.

Artaxoan jai eguna egingo du igandean Sortzen Ikasbatuazek, euskarazko kalitatezko hezkuntza sistema baten alde egin nahi dute, ofizialtasunari zonifikazioak kendu eta Euskal Herri guztira zabalduz; Nestor Salaberriak eman dizkigu azalpenak. Bestalde, Badok.info atalean Eltzegor taldea izan dugu Jon Eskisabelekin eta Gorka Juliok zorionak eman dizkie etengabeko krisian egonagatik ere euskarazko hedabide eta atariak sortzen dituztenei.

Hitz berrien zerrendan agertu zaigu Ramegante, eta bere zabalkunderako taldeko Gorka Bereziartuarekin hitz egin dugu lehenbizi. Adarrots folk taldeko kideen musika entzun dugu eta Iñigo Carballok kontatu dizkigu elkarrizketan euren sekretuak. Azkenik, Egoitz Aizpuru gai-jartzailea izan dugu Bertsolaritzaren Galerian, bere esperientziak, izandako garapena eta gai-jartzailetzaren ezpalak aztertuz.

Patxi Baztarrikak kaleratu berri duen Babeli gorazarre liburuari eztenkada batzuk sartu ondoren abiatu dugu programa, gaileta hiperbitaminikoek eman diguten indarrarekin. Matriuska atalean, sexismoaren aurka lan egiteko gizonezkoek antolatu dituzten ekimen, talde eta erakundeei buruz jardun du Ibon Arrizabalagak, bakoitzak bere barneko gogoetatik gizartera doan bidea dela erakutsiz. Amaitzeko, Koldo Otamendik The Wet Band taldearen Waterproof diskoa gomendatu digu.

Gaurko albistegi guztietan, ez dugu besterik entzun, Egunkariako auzipetuak absolbituak izan direla. Egunkaria libre. Gari Berasaluzek ekarri dizkigu Martin Ugalde kultur parkean bizi izan duten eguneko kronikaren ezpalak, Ruper Ordorikak jarri dio soinu banda. Eta tartean, erreportaje zabala egin dugu komikigintzari buruz; ilustratzaileen elkarteko lehendakari Daniel Martinez, komiki tailerrak ematen dituen Iñigo Sarasola eta Edorta Korpas komikigile gaztea pasatu dira Anforatik.

Ostirala bete-betea izan dugu Anforan. Zuhar Iruretagoienak Bilboko L Mono aretoan jarriko duten Horrela Ez! erakusketaren berri eman digu. Itziar Amestoyk astero bezala zinema estreinaldiak errepasatu ditu. Eta Kaotiko taldearen azken diskoa ezagutu dugu Xabi Aldatz taldekidearekin: Reacciona. Amaitzeko? Doctor Deseoren azken disko aurrerapena desioaren kartografia inposibleak ezagutuz.

Aulestin abian den Artedrama antzerki laborategian murgildu gara Xabino Alkortarekin; kulturgileen topalekua dela deskubritu dugu. Badok.info atalean Jon Eskisabelek Izukaitz taldearen musika ekarri digu, euskal folklore berriaren ardatzak azalduz. Azkenik, Gorka Juliok, bere irlen sarean, Interneten bidez sortu daitezkeen harreman moten piramidea azaldu digu. Nor ote faraoia?

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »