BILAKETAK

Anfora

RSS-Podcast

aa

Matriuskaren eguna izan da gaurkoa. Jendarte honetan gizonezkoen eredu tradizionala nola mantentzen den azaldu digu Ibon Arrizabalagak. Gizonezkoak gizon nola bihurtzen diren kontatu digu, pausoka. Horrez gain, Kazetarien Berdinsareko kide June Fernandezek elkarteari buruz jardun du. Eta Koldo Otamendik Siroka taldearen Haize Berriak diskoa gomendatu digu.

Mikroskopioa martxan jarri eta sakonki aztertu nahi izan dugu duela 400 urte Lapurdin eta Nafarroako Zugarramurdi inguruan zer-nolako sorgin-ehiza izan zen. Atzean zeuden interes ekonomiko eta sozialak ekarri ditu argitara Mixel Mendiburuk (Lapurdi 1609-2009 elkartea). Idoia Sanzek, berriz, Zugarramurdiko sorginen museoan bisita gidatua egin digu hango emakumeen kontra egin zuten Logroñoko prozesua azaltzeko.

Berako musikariak hainbat aurpegi erakutsi dizkigu. On Benito taldearekin duen esperientzia musikal berezia, bakarka kaleratu duen Euria Ari Du disko intimista, ekoizle lanak, beste musika taldeetan partaidetzak… Alai, umoretsu eta bizi aritu da solasean Joseba Irazoki. Gozamenal.

Bertsolari patilladuna eta gominaz ondo hornitutako yeye musikaria sartu ditugu Anfora berean. Unai Iturriaga izan dugu Bertsolaritzaren Galerian. Eta Douglas Nigthingalek (Iban Rusiñol) aurkeztu ditu The Sparteens taldearen azken singlea eta larunbateko festa, taldearen ibilbideari errepasoa emanez.

Gaur Matriuska atal oparoa izan dugu. Miren Arangurenek erantzun du ohikoa izaten den galdera: Egin beharreko lana guztioi badagokigu, zergatik biltzen dira emakumeak soilik euren eskubideak aldarrikatzeko mugimenduetan?. Arantxa Moñux mintzatu da Nire poltsa handia eta ni antzezlanari buruz. Weamen taldearen musika, interneten egin dizkiguten iruzkinak… Eta zuk, zer eramaten duzu zure poltsan?

Mikroskopioaren fokoa emakume bertsolariengan jarri dugu gaur. Maialen Lujanbio, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolarien ahotsa bildu dugu Anforan, euren kezkak, bizipenak eta atera dituzten ondorioak. Emakumera batua nola sortu bertsolaritzan? Emakumezko pertsonaien abanikoa nola zabaldu publikoarekin lotura galdu gabe? Galdera asko egin dituzte, eta gako batzuk eman ere bai. On egin deizuela.

Ze Esatek! Musika taldeko hiru kide izan ditugu parranda giroko elkarrizketa ostiralero batean (Xabi Arakama, Julen Valderrama eta Vierbu). Euren disko berriko gakoak azaldu dituzte, baita Miren Azkarate abestiarekin sortu zitzaizkien gorabeherak ere.

Gora Gora Kids musika taldeko Xabier Sagardia izan dugu euren disko berriari buruzko hizketan. Jon Eskisabelek Badok.info atalean Koska taldea aztertu du, euskal rockaren aitzindarietako bat 70ko hamarkadan. Gorka Juliok, berriz, Internetek telebistako formatuei ekarri dizkien aldaketak eta ekarpenak izan ditu hizpide.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »