BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

EPELen buruz buruko pelota txapelketako finala dugu igandean, Juan Martinez Irujo eta Aimar Olaizola aurrez aurre izango dira Bilboko Bizkaia frontoian eta Jon Eskudero gure pilota adituak aztertu digu finala Hitzen Lihoan. Argazkia: Berria

Asteburu honetako zine karteldegiei errepasoa egitera etorri zaigu Aitor Abaroa Hitzen Lihora, gaur estreinatuko diren pelikulak: `Cave of forgotten dreams´, `La suerte en tus manos´eta `Red state´.

Ostiralero moduan sukaldean sartu gara Hitzen Lihoan Aitor Zabaleta gure txef partikularrarekin “txerri azpizuna hojaldrearekin” prestatu digu gaur Zabaletak.

Barakaldo aldera egin dugu Hitzen Lihoa saioaren hastapenetan, altxamendu frankistak duela 75 urte Barakaldon eragin zituen bonbardaketak gogoan, egun berezia izango dute gaur, besteak beste omenaldia egingo diete guda zibilean hil ziren herritarrei. Barakaldoko memoria historikoa berreskuratzeko taldeko kide den Koldobika Lopezekin egin dugu hitzordua.

Gorka Azkaraterekin buelta bat ematera aterako gara, eguraldi ona
lagun Araia inguruetako mendietan barneratuko gara gaur zeharkaldi zoragarri bat eginez.

Larunbatean Anoeta estadioan Euskal Herriko
emakumeen selekzioak partida `historikoa´ jokatuko du Eslovakiaren aurka, Iraia
Iturregi Athletic-eko eta euskal selekzioko jokalaria izan da gurean partidaren atarian
norgehiagokaz, euskal selekzioaz eta nesken futbolaz hitz egiteko.

Ostegun honetan zine kontuak nagusitu dira Hitzen Lihoan, `80
egunean´iragan astean Frantzian estreinatu zen Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren
pelikula hizketagai hartu dugu. Hego Euskal Herrian duela bi urte iritsi zen zine aretoetara,
guzti horren balantzea egiteko Jon Garaño zuzendariarekin hitz egin dugu gaur Hitzen
Lihoan.

Aste honetako liburu gomendioa Txalaparta argitaletxearen eskutik jaso dugu asteazken honetan Hitzen Lihoan, Mikel Sotok `Sacamantecas nuen aita´ liburua ekarri digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »