BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Teknologia berrien tartean, hizkuntzak ikasten mugikorren bidez jarri gaitu gaur Hitzen Lihoan Unai Bilbao Akting ingenieritza enpresako gure lagunak.

UEUk antolatzen dituen udako ikastaroei begira, ate joka datozen aurtengo ikastaroen berri izan dugu asteazken honetako Hitzen Lihoan: “Musika hezkuntzarako baliabide tekniko eta espresiboak” landuko dituen Jurdana Otxoarekin hitz egin dugu.

Kultur transmisioaren eragina hizkuntzan eta identitatean aztertu asmotan, gaur Donostian hitzaldi interesgarria antolatu dute, Jon Sarasuarekin. Donostiako Bagera euskera elkartearen ekimena da eta horren berri izan dugu gaur Hitzen Lihoan.

Kirol kontuak hizketagai hartuta, Xabier Lopetegi etorri zaigu, asteartero Hitzen Lihoan, `kirolaren b aldea´ bilatzen saiatzen da kazetari donostiarra eta gaur korrikalari paraolinpiar eta olinpiko bat ekarri digu, Oscar Pistorius hegoafrikar gaztea; bi hanka moztu zizkioten, baina horrek ez dio korrika egiteko gogorik eta ahalmenik kendu Pistoriusi. Lopetegik kontatu digu gazte honen ibilbide profesionala eta pertsonala.

Pasa den astean Nafarroako konkistaren inguruan aste berezia egin genuen, larunbatean ekitaldi nagusia izan zen Iruñean eta ekitaldiak jasotako bildu digu Maite Bidarte gure lankideak gaur Hitzen Lihoan. Oihan Larrañaga lankideak, pasa den astean info 7 irratian egindako tarte berezia aletu du eta kronika polita prestatu digu.

Gure Hitzen kontrabandista partikularra gaur Euskal
Herritik, bertatik bertara izan dugu Hitzen Lihoan, Ainara Maia.

Hamabostean behin musikari tarte berezia eskaintzen diogu astelehenetan
Hitzen Lihoan, gure musika aditu partikularra Gotzon Elizburuk talde bat ezagutzeko aukera
ematen digu; gaur Boston aldera egin dugu Gotzonekin, `Converge´taldea ekarri digu eta
bere musika gogorra.

Astelehena abiatzeko prest Hitzen Lihoan, ohiko moduan Bergarako
idazle eskolara egin dugu lehen ordu betea abiatzeko. Aitor Furundarena musikari eta
sortzailearen lehen klase eguna izan genuen iragan astelehenean eta gaur berriro egin dugu
Furundarenaren klasera.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »