BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Ostiraleko moduan Hitz eta pitz eman diogu hasiera Hitzen Lihoan gaurko saioari, LAB pentsionistak martxan taldeko kide diren Xabier Isasarekin eta Mikel Arginarenarekin tertuliarako tartea hartu dugu lehen ordu betea osatzeko.

Dena prest dute Bastida aldean igande honetan Araba euskaraz ospatzeko, ikastolen aldeko festa laugarrenez Bastida ikastolak antolatu du eta bertako zuzendaria Ketxu Bedialaunetarekin hitz egin dugu ikastolaz eta bere ibilbideaz.

Nafarroako konkistari eskaini diogun aste bereziari errematea jartzeko gaur Alurr dantza taldeko zuzendaria izan da Hitzen Lihoako gure mikrofono aurrean, Aiert Beobidek `Izanak dirau, 1512´aurten estreinatu duten dantza ikuskizunaren gaineko xehetasunak eman dizkigu.

`Noaingo Bataila gogoan´ taldeko kide Zesar Armendarizek antolatu duten hamabostaldiaz eta azken egunotako ekitaldien berri eman digu larunbataren aurretik ostegun honetako Hitzen Lihoan.

1512.urtean Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen eta aurten zehazki 500 urte betetzen dira gertaera hori jazo zenetik. Mendeurrenaren karietara, aste berezia egiten ari gara irratian eta Hitzen Lihoa saioan. Osteguneroko “Parez pare” atalean hizketagai nagusi horixe izan dugu gaurkoan, historia aldetik eta gaur egungo errealitatea jorratuz bestetik. Horretarako gure mikrofonoetara hurbildu dira, Bakartxo Ruiz Bildu-Nafarroako parlamentaria, Oihana Lopez, Bilgune feministako kide eta Nafarroan abortatzeko eskubideen aldeko batzarreko kidea eta Amaia Nausia, historialaria eta eusko ikaskuntzako egitasmoen arduraduna. Atzo eta gaurko Nafarroaren argazkia egiten ahalegindu gara guztion artean.

Gorka Azkaraterekin aste honetako zeharkaldia ere Nafarroa aldean egin dugu, Irati ingurura barneratu gara goiz eder honetan.

2012ko ekainaren 13tik 17ra Nafarroan, eta batez ere iruņerrian, euskaraz eta euskarari buruz izango diren ekimenak jasotzen dituen “Euskrz 2z ny dz?” agenda musikatua, Irrintzi AEK Euskaltegiko Hasiera Mailako ikasleek grabatua. Besteak beste Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harirako hainbat ekimen jasotzen ditu, tartean Nafarroa Bizirik ekimenak antolatutako egun osoko egitaraua. Aste honetan ikasturtea bukatzen dugunez aurtengo azken agenda musikatua izango da.

Teknologia berriei eskaintzen diegun tartean, gero eta erabilera handiagoa bezain ohikoagoa duten aplikazioen inguruan aritu zaigu gaur Unai Bilbao,Akting ingenieritza enpresako kidea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »