BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Aste honetako liburu gomendioa, Pamiela argitaletxearen eskutik jaso dugu, Jose Angel Irigarayk ekarri dituen liburuak: `Hiru gutun Iruñetik´(Patxi Zubizarreta), `Navarra, julio 1512´(Alvaro Adot) eta `La insumisión en Navarra. Memoria para tiempos de desmemoria´(Oscar Beorlegui).

Gaurkoan ere bost mende atzera egingo dugu Hitzen Lihoan, aste osoan zehar bezala Nafarroaren konkistaren inguruko tarte berezian gaur Bizardunak musika talde nafarreko kide bat izan da gurean,Jose  Mari.

Hamabostean behin bisitan izaten da gurean Irati Goikoetxea, idazle beasaindarra. Memoriarekin jolas egiteko gogoz etorri da gaurkoan Hitzen Lihora.

Kirolaren B aldean, Munduko kopa irabazi berri duen piraguista ekarri digu gaur Xabier Lopetegik.

Nafarroako konkistaren V.mendeurreneko ospakizuen karietara, aste berezia antolatu dugu info 7 irratian eta Hitzen Lihoan egunero-egunero gaiaren inguruan elkarrizketa ezberdindak egiten ari gara. Astearte honetan, Asisko Urmeneta izan da gurean, hainbat arlo artistikotan jarduten duen gizona, aurten plazaratu duten Gartxot pelikulaz jarduteko gonbidatu dugu.

Hamabostean behin, Gotzone Elu argazkilariaren bisita izaten da gurean, gaurkoan Elizabeth Miller New Yorkeko argazkilariaren bizitza kontatzera etorri zaigu goiz hontan hondarribiako artista.

Astelehenero moduan idazle eskolara jo dugu goiz hontako Hitzen Lihoan, irakurleei eskainitako mintegian “Euskara jatorrian” izenburupean antolatu dituzte aurtengo jardunaldiak. Oraingo honetan musika-sortzaile bat gonbidatu dute ikastokira, Aitor Furundarena soinujole, konposatzaile eta Musikeneko irakasleak euskarak musikari batentzat zein doinu izan dezakeen galdegin diote. Beasaindarraren klasera egin dugu gaur.

Gaztelak Nafarroako Erreinua konkistatu zuela bost mende bete dira aurten eta horren karietara aste berezia antolatu dugu Info 7 irratian. Hitzen Lihoan egunero-egunero gaiari tartetxo bat egiten ahaleginduko gara, arlo ezberdinetako
ikuspuntuaz jorratuko dugu historiaren parte hori. Gaur, estraineko eguna Gaztezulo aldizkariaren eskutik hasi dugu: “Gu, bost mende atzera” dio azken alean kaleratu duten erreportaiak eta orduko euskal jendeen, bizitza, ospakizunak, jan-edanak, itxura etab. aztertu dituzte. Guzti honen nondik norakoak ekarri dizkigu gaur gure estudiotara Igonez Fernandez Mariezkurrena aldizkariko zuzendariak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »