BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Donostiako piraten 5. musika lehiaketa final erdietara iritsi da, aurkeztu diren 25 taldeetatik bederatzik egin dute aurrera. Zeintzuk sailkatu diren eta final erdien inguruko xehetasunak jaso ditugu Hitzen Lihoan, piraten eskutik.

Aste honetako liburu gomendioa Txertoa argitaletxearen eskutik jaso dugu, Martin Ansok bi liburu ekarri dizkigu gaur Hitzen Lihora: Josu Turuzetaren “El Athletic Club” eta Joxerra Bustilloren “Guía de la conquista de Navarra en 12 escenarios”.

Asteazkenetan teknologia berriei eskainitako tartea Hitzen Lihoan, Akting ingenieritza enpresaren eskutik jasotzen dugu, gaur gainean eramateko ordenagailu aukeraz solastu gara Unai Bilbaorekin, tabletak, netbooka, ultrabooka … ze ezberdintasun ote dago batzuen eta besteen artean? Zein ote da guretzat egokien? Unai Bilbaok eman dizkigu xehetasunak.

Asteartero legez, kirol kontuak ez dira falta Hitzen Lihoan, kirolaren B aldea ekartzen digu asteartero Xabier Lopetegik eta gaur ere izen propio bat izan du esku artean, izotz hokeiaren mitoetako bat, euskal jatorria izan         duen Kharmalov handia.

Opor usainean jarri asmotan, aurtengo oporretarako edo uda egunak aprobetxatzeko itsas-bidaia bat proposatuko dizuegu gaurkoan, belauntzi batean Ibiza eta Formentera bezalako irlak ezagutzera animatuko zinatekete? www.olatua.com webguneak horretarako eta gehiagorako aukera ematen dizu. Xabi Errasti etorri da Hitzen Lihora eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago.

Bergarako idazle eskolari astelehenetan Hitzen Lihoan eskaintzen diogun tartean, Kristina Lasaren azken klase eguna izan dugu gaur. “Argien mendetik erromantizismora” gaian barneratuta ibili gara hainbat astez eta gaur amaitu dugu gaiarekin.

Hamabostean behin Gotzon Elizburu izaten da gurean eta astelehena musika doinu ederrez gozatzen digu, gaur esku artean ekarri duen taldea San Franzisko aldetik hartu du: PRIMUS da eta bere musika entzuteko aukera izan dugu Hitzen Lihoan.

Euskal Herritik Brnora egin dugu astelehenero legez Hitzen Lihoan eta Ainara Maia gure hitzen kontrabandista partikularrak gaur ze hitz oparitu digun deskubritu dugu. Zuk ere jakin nahi baduzu, entzun!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »