BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Ostiralero moduan, Aitor Zabaletarekin sukaldera egin dugu, gonbidatu berezi eta guzti gaur, Unai Arakama sukaldari profesionalarekin `pasta laranja zukuarekin´ probatu dugu gaur. Etxean edonork egiteko sinplea eta oso oso goxoa!

Argitaletxe berri bat ezagutzeko aukera izan dugu, bi urte isilean lanean eman eta gero kalera atera da Edo!, euskal elebakarra, autofinantzatua eta borondatezkoa den argitaletxea. Bihar Larrabetzun aurkeztuko da, aurrez gaur Hitzen Lihoan bisitan izan ditugu.

Asteburuko zine proposamenak Aitor Abaroaren eskutik ostiralero moduan jaso ditugu: “Miel de naranjas”; “Snow white and the huntsman” eta “Et si on vivait tous ensemble”.

Trapagaran aldera txangoa egitera ere joan gara gaurkoan, igandeko ikastolen aldeko festaren azken prestaketak nola doazen eta iganderako dituzten aurrikuspen eta egitarauaren berri jakin asmotan.

Gazteekin “hitz eta pitz” solasteko parada izan dugu ostiral honetako Hitzen Lihoan, lehen ordubetea osatze aldera. Lanaz, hezkuntzaz eta sare sozialez aritu gara gaurko tertulian Aiora Mujikarekin eta Aitziber Zapirainekin.

2012ko maiatzaren 30etik ekainaren 3ra Nafarroan, eta batez ere, Iruñerrian izango diren euskarazko eta euskarari buruzko ekimenak jasotzen dituen “Euskrz 2z ny dz?” agenda musikatua, Irrintzi Euskaltegiko ikasleek grabatua.

Azken bolada honetan jazo diren emakueem kontrako zenbait indarkeria sexistek kezka eragin digu eta horren inguruan tarte berezia egitea pentsatu dugu ostegun honetak Hitzen Lihoan. Arlo ezberdinetako emakumeak jarri nahi izan ditugu gaur mikrofono aurrean, bakoitzaren arloan indarkeria mota hau nola ematen duten azaltzeko eta hausnartzeko eskatu diegu (lantokietan, eskoletan, mugimendu feministan,…).

Asteburuari begira jarrita, ikastolen aldeko festa esanguratsuak izango ditugu igande honetan Bizkaia eta Gipuzkoa partean, Ibilaldia eta Eskola txikien jaia hurrenez hurren, azken prestaketak nola dijoazkien jakin asmotan Larraul aldera egin dugu ostegun honetan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »