BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Osteguneroko legez, mendiko botak jantzi eta zeharkaldi bat emateko prest etorri zaigu Gorka Azkarate, gaurkoan `Goierriko bira´egiteko gogoz dago zumarragakoa, ea animatzen garen!

Maiatzaren 30 hau, `esklerosi anizkoitzaren mundu eguna´ da, aitzakia hori baliatu nahi izan dugu Hitzen Lihoan gaixotasun honen inguruan informazio gehiago jaso ahal izateko, Hego Euskal Herriko esklerosi anizkoitzaren elkartearen arabera, EAEn 2.200 pertsona dira une hotan gaixotasun hau diagnostikatuta dutenak, Europan 400.000 eta Munduan 2.500.000 pertsona inguruk dute.

Teknologia berrien tartean, akting ingenieritza enpresako Unai Bilbaok “Smart Mobility” moda-modako kontzeptua azaldu digu gaurko saioan.

Aste honetako liburu gomendioa Susa argitaletxearen eskutik jaso dugu, Itxaro Bordaren nobela berria aurkeztera etorri zaigu Gorka Arrese, “Boga-Boga”, Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarren pasadizoekin.

Hamabostean behin Irati Goikoetxea idazle beasaindarraren bisita ere izaten dugu eta gaur “lotarako” kontuekin etorri zaigu beasaindarra.

UEUko udako ikastaroak abian dira, matrikula epea zabalik da jada eta 40.urteurrena ospatzeko 40 ikastaro antolatu dituzte. Horietako bat “marrazki bidez kontatuko dizut!” lelopean Miriam Peñak emango duena izango da heldu den ekainaren 28tik 29ra Eibarren. Xehetasun gehiago Peñak berak eman dizkigu Hitzen Lihoan.

Goi mailako atleta bat hartu digu hizketagai gaur Xabier Lopetegik. Mikel Odriozola martxalariari eskaini diogu gaur tartea, Londresko olinpiar jokoetan izango den beste euskaldun bat.

“Bakearen bidean eta gatazka egoeretan asialdia giltza!” jardunaldiak Bizkaiko Urtxintxa eskolak jardunaldi bereziak antolatu ditu datorren asterako “Bakearen bidean eta gatazka egoeretan aisialdia giltza!” lelopean Bilbon, horren berri ematera etorriko dira gaur Hitzen Lihora.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »