BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Hamabostean behin gurean izaten da Gotzone Elu, hondarribiako argazkilaria eta gaur bisitan izan da, argazkilari galiziar bat ekarri digu: Xurxo Lobato.

Bergarako idazle eskolara txangoa eginez abiatu dugu astelehen honetako Hitzen Lihoa, Kristina Lasaren klase interesgarriekin gozatuz egin dugu lehen ordu betea.

Brno aldetik gure hitzen kontrabandista partikularra, Ainara Maia astelehenero moduan bisitan izan dugu.

Hitz eta pitz tertuliaren tartea izango dugu gaur, ostiraleko legez Hitzen Lihoan. LAB pentsionistak martxan taldeko kideak gerturatu dira gure mahaira eta iragan asteburuan Agurainen egin zuten asanbladaz jardun dira.

Aitor Zabaleta Hitzen Lihoako txef partikularrak gaur “izokina porru-saldarekin” prestatu digu.

Musika Zuzenean, jaialdi akustikoa izango da igande honetan Andoainen; Euskal Herriko musika giroko hainbat protagonista, normalean taldean jarduten dutenak, biluztu egingo dituzte (ez literalki, noski!) eta emanaldi berezia antolatuko dute, era akustikoan arituko dira. Xehetasun gehiago jaso asmoz, antolakuntzako kide den Koldo Otamendirekin hitz egin dugu Hitzen Lihoan.

Aitor Abaroak zine karteldegiei egin dien gaurko errepasoan: Men in black III, Starbuck eta L´art d´aimer pelikulak hartu ditu hizketagai.

“2012ko maiatzaren 24tik 27ra Nafarroan, eta batez ere, Iruñerrian izango diren euskarazko eta euskarari buruzko ekimenak jasotzen dituen “Euskrz 2z ny dz?” agenda musikatua  Irrintzi Euskaltegiko ikasleek grabatuta. Euskara(z) bizi eta gozatu!”

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »