BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Aste honetako zeharkaldia “Zazpi gurutze” artekoa izango da, Gorka Azkaratek Azkoitia-Azpeitia aldeko mendi eta tontorretan barna ibilaldi polit eta ederra proposatu digu.

Ostegunero legez, Parez pare atalari zabaldu dizkiogu ateak Hitzen Lihoaren lehen atalean, Arantza Elizondo emakundeko idazkari nagusia gonbidatu dugu gaurko saiora, duela gutxi kaleratu berri duten informeaz solastu dugu luze-zabal berarekin.

Hamabostean behin Imanol Epelde izaten da Hitzen Lihoan, gaur zarauztarra manifestu bat egiteko gogoz etorri zaigu, eta baita egin ere!.

Teknologia berriei, Hitzen Lihoan astean behin eskaintzen diegun tartean, akting ingenieritza enpresako kide Unai Bilbaok hizkuntzak ikasteko metodo interesgarri bezain dibertigarria erakutsi digu gaur: Crowdsourcing-a.

Aste honetako liburu gomendioa, Elkar argitaletxearen eskutik jaso dugu, Xabier Mendigurenek proposamenak: “Plazer bat izan duk, Benito” (P.Aristi eta M.Markez), “Paradisua” (Arrate Egaña), “Xixili” (U.Elorriaga), “Nerbioitik piratak” (Gaizka Arostegi) eta “Ez dago argi” (Idoia Etxeberria).

“11kantatzeko” proiektua ezagutu dugu gaur Hitzen Lihoan, Urko Egaña bertsolariaren eskutik. Hamaika ipuin ezagun bertsotaratu dituzte eta DVD batean kaleratu, haur, gazte eta helduek eskura izan ditzaten eta kantatzera animatu daitezen. Proiektuaren nondik norakoak eta xehetasun gehiago eman dizkigu Urkok berak.

Kirolaren B aldean gaur, Xabier Lopetegik “Arregi” Belauntzako puntista ekarri digu, Daniako frontoian historia egin berri du aurrelariak, frontoiko kiniela gehien irabazita.

Txekia aldera egin dugu astelehenero moduan Hitzen Lihoan; gure hitzen kontrabandista partikularra, Ainara Maiak gaur “Gaztelu-paradisu” hitza oparitu digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »