BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Asteburuak ez digu bere aurpegirik onena erakutsi eta gu gaur, Hitzen Lihoan, zuei aurpegi on askoa jartzen ahalegindu gara. Eguraldiari aurka eginez, atzo ehundaka lagun animatu ziren Aizkorri aldeko maldetan gora, mendian korrika egitera. Batzuk ´beteranoak´dira jada lasterketan eta beste batzuk berriak, aurten estraineko aldiz parte hartu duen Ion Muñoarekin hitz egin dugu gaur goizean.

Idazle eskolara txangoa egin dugu astelehenero moduan, Kristina Lasa antropologaren klaseetan sartuta gabiltza azken aldian eta gaurkoan ere halaxe tokatu zaigu.

Asteburuko zine karteldegiei begiratua emanda etorri da Aitor Abaroa Hitzen Lihora, gaurko proposamenak hauexek: Xora, El angel entre la niebla eta Hijos de las nubes. La ultima colonia.

Aitor Zabaleta gure txef partikularraren sukaldean ere sartuk gara ostiraleko moduan Hitzen Lihoan, `milanesak´ prestatu dizkigu gaur eta ahoa urtutzeko moduko mokau goxoarekin etorri zaigu.

Hitz eta pitz hasi dugu ostiral honetako Hitzen Lihoaren lehen zatia, gazte-tertuliari zabaldu dizkiogu gaur ateak, Iñaki Larrañaga eta Lander Eizagirrerekin gazteak eta etxebizitza, unibertsitateko murrizketak eta twitter euskaraz erabiltzeko aukera bezelako kontuak hartuko ditugu gaur hizketagai.

Mendiko botak eta arropa erosoa hartu eta txango bat egitera ateratzeko aitzakia baliatu dugu Gorka Azkaraterekin, Beitiaren omenezko biraren ingurukoak azaldu dizkigu gaur Hitzen Lihoan.

Aurten 40 urte beteko dituzte eta ikastaldi berezia izango da oso, ez urteurrenagatik bakarrik, egoera ekonomiko zailari ere aurrea egitea egoki zaielako antolatzaileei. Irati Iciar, UEUko udako ikastaroetako arduraduna izan da Hitzen Lihoan xehetasun gehiago emateko.

Ostegunero legez “Parez pare” atala zabaldu dugu Hitzen Lihoaren lehen ordubetea osatzeko, Miren Aranguren (Bilgune feministako kidea) eta Zaloa Ibeas (LAB) izan ditugu gaur solaskide tertulian.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »