BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Pirinio aldera ere egin dugu, euskal txirrindulari zale asko eta asko datozen egunotan hortxe elkartuko dira Tourreko etapak ikusi eta txirrindulariak animatzera. ESAITek urteroko jaia eta ekintzak antolatu ditu eta astearte honetako giroaren berri jasotzen ahalegindu gara Martxel Toledorekin zuzeneko konexioa egin dugu Hitzel Lihoan.

UEUren uda ikastaroak azken astean sartu berriak dira, Iruñean emango dituzte azken egun hauek eta gaurkoan ere guztiaren berri bertatik bertara jaso dugu Hitzen Lihoan.

Gure hitzen kontrabandista partikularra, Ainara Maia, beste astelehen batez hementxe izan dugu Hitzen Lihoan, asteburua Ean (Bizkaian) igaro ostean.

ESAITek aurtengo Frantziako tourrerako antolatu duen ekitaldi guztien berri ere eman digute Hitzen Lihoan, bidaian abiatu aurretik. Hilaren 17, 18 eta 19an Pirinioetan izango dira tourreko bi etapa ikusi eta txirrindulari martxa egiteko asmoz, besteak beste. Xehetasun guztiak gure mikrofonoetan eman dizkigute ESAITeko kideek.

UEUren uda ikastaroak azken txanpara iritsi dira eta datozen hiru egunotan Iruñean izango diren ikastaroen berri jaso dugu lehen egunean Hitzen Lihoan, egunero moduan bertatik bertara.

Bergarako idazle eskolari astelehenero eskaintzen diogun tartean, gaur errezitaldi berezi bezain polita entzuteko aukera izan dugu Hitzen Lihoan: Beasaingo ikastolan eskainitako bakarrizketak jaso ditugu gure entzuleei eskaintzeko.

Ostiralero egin ohi dugun bezala, Hitzen Lihoan asteburu honetako zine karteldegiei errepasoa eman die Aitor Abaroak: Lobos de Arga, The dictador eta Elefante blanco dira gaurko proposamenak.

Ehunmilak eta G2H mendiko probak egingo dira asteburu honetan; lasterketa luzean parte hartuko dutenak gaur arratsaldeko 18.00etan irtengo dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik eta G2Hak egingo dutenek gaueko hamaiketan izango dute irteera. Antolakuntzako kideak gurean izan dira azken xehetasunen berri emateko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »