BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Ostiralero moduan, errezeta goxoa prestatzera etorri zaigu Aitor Zabaleta gure txef partikularra, `arrain zopa donostiar erara´jarri digu gaur.

UEUren uda ikastaroek Eibarren azken eguna dute gaur eta goiz honetako berriak jaso ditugu, egunero moduan, Markeskoa jauregitik zuzen-zuzenean.

Hendaiako Eglantins futbol taldearen mendeurrena ospatzen da aurten eta zenbaki potolo hori aitzakia hartuta lagunarteko partida oso berezia antolatu dute gaur arratsalderako Bixente Lizarazu zelaian, Realaren aurka neurtuko ditu indarrak talde hendaiarrak. Bertako jokalari batekin hitz egin dugu Hitzen Lihoan, Amets Arzallus bertsolaria izan da gurean.

Donostiako Piratek 10 urte kantuaren aurkezpena egin dute gaur, urteurren berezi honen karietara musika aste zoragarria antolatu dute Aste Nagusirako, aurkezpen horren berri gure mikrofonoetan eman dute goiz honetan.

Irisarriko herriak azken kabalkada duela 75 urte egin zuen, aurten herriak berriz tradizioa eskuratzea erabaki du eta pasa den asteburuan lehen saioa eskaini zuten irisartarrek eta datorren asteburuan bigarrena eskainiko dute. Jean Michel Noblia kabalkada prestaketa lanetan buru belarri dabilen antolatzaileetako bat izan da gaur Hitzen Lihoan. Berreskurapen horrek zer nolako sentsazioak utzi dizkien kontatzeko eta astebururako bigarren saioa nola prestatzen ari diren ezagutzera emateko.

Gorka Azkaraterekin asteburu honetan Beasain aldean antolatu duten `Ehunmilak´mendi lasterketa hizketagai hartu dugu ostegun honetako Hitzen Lihoan.

Eibarko Markeskoa jauregian gaur izango diren ikastaroen berri zuzen-zuzenean jaso dugu ostegun honetan ere Hitzen Lihoan, Idoia Torregarai UEUko komunikazioa arduradunaren eskutik.

UEUren uda ikastaroak Eibarko Markeskoa jauregian hirugarren eguna dute gaur eta bertan izan da Hitzen Lihoa, gaurko jardunaldien berri zuzen zuzenean jasotzeko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »