BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

astelehenero moduan, Bergarako idazle eskolarara jo dugu eta aste honetan ere Aitor Furundarena musikari beasaindarraren klasean eman dugu goiza.

asteburuko zine proposamenak Aitor Abaroaren eskutik jaso ditugu ostiralero legez: Marley, The Raven eta Immaturi dira asteburu honetako estreinaldiak.

Asteburuko proposamen eder bat, zikloturistei begira Iratiko tourraren IV.edizioa aurkeztera etorri zaigu Mikel Uzkudun, ESAITek SAM (Mauleko txirrindulari elkartea)ren laguntzaz laugarrenez antolatzen duten proba bihar eta etzi izango da Maulen.

Gure txef partikularra gaur gazta kutsuarekin etorri da, Aitor Zabaleta sukaldariak `gazta suflea´ prestatu digu.

Despedida kutsu apur batekin hasi dugu ostiral hau Hitzen Lihoan, kurtso amaierako azken “hitz eta pitz” tertulia tartea izan dugulako. LAB pentsionistak martxan taldeko bi kiderekin ikasturte honen balantzea egiteko baliatu dugu gaurko tertulia eta kurtso berrirako proposamenak mahai gainean jarri ditugu.

Ostegunero legez, mendiko botak jantzi eta Gorka Azkarataren gidaritzapean atera gara osteratxo bat egitera. Gaur Pirinio aldean barneratu gara, Viñemal ingurura prestatu digu irteera. Astebururako plan zoragarria!

Hiru egunez Heletan milaka lagun hartuko dituen festibalaren azken orduak jaso ditugu Hitzen Lihoan, Eneko Etxegarai EHZ elkarteko zuzendariaren eskutik. Jada 5.500 sarrera salduta hasiko da bihar aurtengo festibala, beste 11 mila lagun beharko dituzte aurtengo aurrekontua orekatu ahal izateko. Deialdia luzatua dago eta aukera duenak Heletara gerturatu besterik ez du bihartik igandera musikaz, erakusketaz eta denetarik gozatzera.

ostegunero moduan, tertuliari zabaltzen dizkiogu Hitzen Lihoako ateak eta gaur ikasturte honetako azken tertulia izan dugu. Miren Aranguren eta Josebe Iturrioz lagun, ekainaren 28 egun honi begira jarri gara, sexu askapenerako nazioarteko eguna aitzakia hartu dugu gaurko tertuliarako.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »