BILAKETAK

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Underground komikigintzan hasi zen 80 hamarkadan, eta gaur egun komikilari ezagunenetakoa da mundu mailan, “Fun Home” lanari esker. Feminista eta lesbiana, autobiografiarako joera handia du: izan ere, “pertsonala politikoa da” leloan sinesten du Bechdelek.

Bideo-jokoetarako musika konposatzaileen artean, Koji Kondo japoniarra da ezagunena. Berea da, besteak beste, 1985an sortutako Super Mario Bros jokoko musika, aparteko eragina izan duena. Gaurkoan gehiago ezagutu dugu pertsonaia, bere lana, eta ibilbidea.

“Mila gau eta bat gehiago” bilduma aitzakiatzat hartuta, mintzatu gara Xerazadez, Ali Babaz eta Dayoub, Bagdadeko morroiaz. Saioko izenari ohore eginez, Patxi Zubizarretak euskarara itzuli zuen “Ali Baba eta berrogei lapurrak” lana hartu dugu oinarri.

Maitasun giroan aurkeztu du zuzendariak bere harribitxirik ospetsuena: 花樣年華 (“Fa yeung nin wa”), ingelesez “In the mood for love”, hau da, “maitatzeko prest” edo “maitasun aldartez”. Hong Kongen kokatua dago istorioa, joan den mendeko 60ko hamarkadan. Soinu banda zoragarriz lagunduta eraikitzen da maitasun istorio ezohiko hau.

Zuen harribitxi batzuk entzun ditugu gaur: Eduk Salif Keitaren fusio-musika gomendatu digu; Manuk Xabier Leteren “Heriotzaren begiak”, James Last-en “Biscaya”, Yanniren “Love for life” eta testu eder bat; Urtzik “Itxaropena” poema eta Ziargik “Bidelapurra”.

Hodeiei begira egotearen moduko ariketa, bilaketa jolas infinitoa, geruzak geruzen gainean, galderaz beteriko puzzlea, mila interpretaziotara lotua… Hori dena da Watchmen. Hogeigarren mende amaierako komikigintzaren maisu-lana.

Lagunen lagun, erraz maitemintzekoa, gizon tristearen aurpegia izan arren, dibertigarria eta alaia, trantsizioko politikariekin haserre, oso haserre zegoen Ovidi. Komunista eta anarkista izan zen aldi berean, valentziarra eta kataluniarra, aktorea eta kantaria, poeta eta marrazkilaria, gorrotatua eta maitatua, oroitua eta ahaztua.

Adituek diote gure herriko pintore surrealisten artean onena izan zela. Ez gara etiketazaleak, baina gaineratuko genuke Euskal Herriko pintore handienetako bat izan zela. Nahi gabe edo nahita, Pink Floyd-en “The piper at the gate of dawn” diskako musika bitxiaz girotu dugu gaurkoa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »