BILAKETAK

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Kasualitateakedo elkartu zituen 2007an Arrasaten. Bata hangoa, bestea hemengoa, denak emakume musikazaleak. Aurten bigarren diska atera dute Musikherria disketxearekin: Musika kaxa.

Amos Tutuola nigeriarrak ingelesez idatzi zuen bere literatur lana. Hala, nazioartean ezagun bihurtu zen bere lehen liburuarekin: “The palm-wine drinkard”. Euskaraz ere irakur daitekeen harribitxia aurkeztu dugu gaur, beste nigeriar baten musikaz lagunduta: Fela Kuti, eta bere “Expensive Shit”.

Ikusentzunezko poema, euskal zinemagintzaren aitzindaria, eta benetako harribitxia. Hori eta askoz ere gehiago da “Ama Lur”. Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak sinatutako maisulan honek zentsura gainditu eta sentsibilitate ugari ukitu zituen. Gaur egun ere, gazte eta hunkigarri dirau.

Omar Nabarroren poemak, Edorta Jimenezen hitzak, Rafa Ruedaren musika eta ahotsa, Jaime Nietoren baxua, Joseba Barrenetxearen argazkiak… denen artean egin dute “Haragizkoa”, gaur aurkeztu dugun harribitxia.

Zuria eta beltza, gaua eta eguna. Kontrastea da marrazkilariaren lehengaia, Escherren ustez. Errepikapena eta perspektibarekin jokatuz, mundu ezinezkoak irudikatu zituen holandar honek. Penguin Cafe Orchestra-ren musikaz girotu dugu gaurko saioa.

Euskal Herrira bisita egin duela baliatuz, musika munduko harribitxia aurkeztu dugu gaur. Blues, country eta rockabilly estiloak lantzen ditu Eilen Jewell estatubatuarrak. Kasualitatez-edo, jewel hitzak harri bitxi esan nahi du ingelesez.

Joseba Sarrionandiak kartzelan zegoela idatzi zuen “Ni ez naiz hemengoa”, egunkari intimo baten moduan. Askotariko gaiak aipatu zituen, dotore, eruditu, didaktiko eta apal. Harribitxia baino gehiago, altxor handi bat da, harribitxi ugariz osatua.

Astelehenetan zineari helduko diogu, eta gaur Federico Fellinik bere maisulanetako bat aurkeztu digu: 8 1/2. Film esperimental ederra da, zuzendari baten sorkuntza prozesu korapilatsua ardatz duena.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »