BILAKETAK

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Argentinako Tucuman-en jaio bazen ere, euskalduna dugu Damian Pedrosa. Duela bi urte “Almarion” liburua argitaratu zuen, “ahanzturari lapurtutako istorioak”. Gaurko saioan, bere bizitza interesgarriari errepasoa egin diogu, atzetik aurrera, eta bidean entzun dugu “Piedra y camino” (Harri eta bide) abestia.

Gaurko saioan esatariak egin ditu soinu teknikari lanak, eta hortaz, halamoduz atera da saioa. Nolanahi ere, Ismael Lô senegaldarraren musika gozoa izan dugu lagun, eta lapurrizketa bizia izan dugu Manex Agirre aramaioarrarekin. “Bertsoa.com” aipatu dugu Sarekadan, Walter lagunarekin aritu gara Entzungailuan, eta Bidelapurrak atalean Jean Genet idazlea aurkeztu dugu.

Gaurkoan nabigatzen aritu gara, baina ez bakarrik sarean, belaontzian bidaiatu dugu Fermin Aramendia lagunarekin batera. Egun batean erabaki zuen ordura arteko dena utzi, eta bakarrik bidaiatzen hastea. Belaontzia erosi zuen, nabigatzen ikasi, eta azkenerako, Atlantiko ozeanoa zeharkatu zuen, bakar-bakarrik. Gaurkoan, lehorrean dagoela probestuta, lapurren gordelekura ekarri dugu.
Erne! Sartudalapurra! Datorren astean, gehiago, eta barrurago.

Gaurkoan saio monografikoa eskaini diogu Tracy Chapman musikariari. 1988. urtean eman zuen argitara bere debut diska, “Tracy Chapman” izenekoa, eta bertatik hartu ditugu saio honetarako kantuak, baita haien hitzak itzuli ere: Why (Zergatik), Fast Car (Auto Bizkorra), Talkin’ bout a revolution (Iraultza bati buruz hizketan), Baby Can I Hold You (Laztana, besarka zaitzaket) eta Behind the Wall (Harresiaren atzean).
Erne! Sartudalapurra! Datorren astean, gehiago, eta barrurago.

“The Velvet Underground & Nico” diskako musika lagun, edukiz betetako saioa izan dugu gaur, Ostiral Argalean. Munduan biraka ibiltzeko zorian den Naiara Uranga izan dugu Lapurrizketan, eta webgune goxo-goxoa aurkeztu dugu Sarekadan: Etxegiroan.com. Horrez gain, gonbidatu misteriotsu bat izan dugu Entzungailuan, eta Enric Duranen ibilbidea jarraitu dugu Bidelapurrak atalean.

Zomorro edo mozorro, haratuzte edo inauteri… jai giroan egin dugu gaurko saioa, Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra-ren “Unza Unza Time” diska lagun. Tolosan izan gara “Jeiki, jeiki!” erakusketa egin duen Nestor Ardanazekin, eta “Aurrez aurre” jardunaldiak antolatu dituen Josebe Iturriozekin. Ohoina barruraino atalean politikarien hankasartzeak entzun ditugu, eta amaitzeko, Enric Duran izan dugu berriro hizpide.

Balkanetako musika izan dugu gaur, txundata, bonbo eta guzti, Goran Bregovic-en eskutik. Eta erritmo horri jarraiki, autobonboa egin dugu Lapurrizketan, geure burua elkarrizketatuz. Ahotsak.com webguneari buruz jardun gara, eta politikarien hankasartzeak entzun ditugu “Ohoina barruraino” atalean. Enric Duran ekintzaileaz aritu gara, saioa amaitzeko.

Erne! Sartudalapurra! Datorren ostiralean, gehiago eta barrurago.

Egipton eta beste hainbat lekutan herritarrek kaleak hartu dituzten honetan, La Rue Ketanou (Gurea den kalea) taldearen musika izan dugu lapurren gordelekuan. Banaiz Bagara elkartearen bloga ezagutu dugu Sarekadan, eta elkarteko sortzailea izan dugu lapurrizketan: Petra Elser. Amaitzeko, Enric Duran “lapur” handiaren ekimenak aurkeztu ditugu.
Erne! Sartudalapurra! Datorren astean, gehiago eta barrurago.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »