BILAKETAK

Iñaki Soto

RSS-Podcast

aa

Uholdeen inguruan medioek emandako informazioaz eta erakundeek izandako jokabideaz hausnarketa egin digu Mikelek. Baina AHTren inguruko azken gertakariei begira ere jarri gara, baita Bittor Tejedorren kanporatzeari ere. Azkenik eta herri galdeketari dagokionean, Iñigo Urkulluk egindako azken adierazpenak hizpide hartuta, egoera politikoaren analisia egin digu Mikelek.

Aktualitate politikoan Lakuako gobernuaren herri galdeketaren lege egitasmoa eta Etxeratek Bruselara egin duen bidaia izan ditugu hizpide. Gainerakoan, maiatzaren 28a, Emakumeen Eskubide Erreproduktiboen nazioarteko egunari begira jarri gara, baita “biharamuneko pilularen” dohakotasunari ere.

Azken operazio poliziala izan dugu hizketa gai nagusi baina testuinguru politikoan kokatuz, Zapatero eta Ibarretxe arteko bilkura eta ETAren azken atentatuek utzitako egoeraz mintzatu gara. Nafarroa Bai-ko barne gora beherei ere erreparatu diegu, besteak beste, Txentxo Jimenezen oporraldiak sortutako egoerari. Eta amaitzeko, EHUko Leioako kanpusera begira jarri gara.

Legutioko atentatuak utzitako egoera politikoaz mintzatu gara, tartean Alderdi Popularreko barne krisiaz. Baina AHTren obretan dabilen Amenabar enpresaren aurka aste honetan izandako erasoa ere hizketagai izan dugu. Baita, hainbat herrietako kale eta plazen izenak direla eta, bertako alkateen aurka Madrilgo audientzia nazionalak ireki duen bidea ere.

Iruñeako San Ferminetako entzierroaren balizko ordutegi aldaketaz eta larunbatean Sartagudan inauguratuko den Memoriaren Parkeaz mintzatu gara. Baina ANVren aurkako mozioak ere hizpide izan ditugu, baita Ibarretxe eta Zapateroren arteko bilera ere. Amaitzeko, Myanmarrera eta oinarrizko elikagaien garestitzeari begira jarri gara.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »