BILAKETAK

Análisis

RSS-Podcast

aa

Gure azken analisi saioan lehenik San Ferminei eta jai herrikoiei begira jarri gara. Estatuko segurtasun indarren biktimei buruz Gasteizko legebiltzarrean aurkeztutako txostena ere hizpide izan dugu, baita ostiralean legebiltzar berean herri galdeketaren legetasmoari buruz egingo den eztabaidari ere. Amaitzeko, Urdaibain Guggenheim-en beste atal bat zabaltzeko zabaldu den proiektuari erreparatu diogu.

Europar parlamentuak onartu duen legez kanpoko etorkinei buruzko zuzentarauaz hausnarketa egiten hasi dugu analisiaren tartea. Baina Lisboako ituna ere hizpide izan dugu. Guren berriz, auzibideak izan ditugu hiketa gai; AAMaren aurkakoa eta EHAK eta ANVren aurkako ahozko epaiketak, besteak bestea.

El analista aborda temas como la ilegalización de EHAK y ANV o el devenir del Plan Ibarretxe.

Garraiolarien greba izan dugu hizketa gai nagusi, baina Europar Batasunean lan astea 65 ordutara luzatzeko hartu duten neurria ere aztertu dugu. Aktualitate politikoan, Orion izandako atxiloketak, “El Correo” ren aurkako erasoa eta berriki bi euskal preso politikori aplikatu zaien Parot doktrina izan ditugu aipa gai.

Iñaki Iriondo aborda los temas de la actualidad política en Euskal Herria.

Uholdeen inguruan medioek emandako informazioaz eta erakundeek izandako jokabideaz hausnarketa egin digu Mikelek. Baina AHTren inguruko azken gertakariei begira ere jarri gara, baita Bittor Tejedorren kanporatzeari ere. Azkenik eta herri galdeketari dagokionean, Iñigo Urkulluk egindako azken adierazpenak hizpide hartuta, egoera politikoaren analisia egin digu Mikelek.

Aktualitate politikoan Lakuako gobernuaren herri galdeketaren lege egitasmoa eta Etxeratek Bruselara egin duen bidaia izan ditugu hizpide. Gainerakoan, maiatzaren 28a, Emakumeen Eskubide Erreproduktiboen nazioarteko egunari begira jarri gara, baita “biharamuneko pilularen” dohakotasunari ere.

Azken operazio poliziala izan dugu hizketa gai nagusi baina testuinguru politikoan kokatuz, Zapatero eta Ibarretxe arteko bilkura eta ETAren azken atentatuek utzitako egoeraz mintzatu gara. Nafarroa Bai-ko barne gora beherei ere erreparatu diegu, besteak beste, Txentxo Jimenezen oporraldiak sortutako egoerari. Eta amaitzeko, EHUko Leioako kanpusera begira jarri gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »