BILAKETAK

Jendartea eta kultura

RSS-Podcast

aa

Ane Aristi Halabediko kidearekin Gasteizko aktualitatearen errepasoa.

Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia. Berriz ere Independentziaren bideari ekiteko apustu irmoa dutela berretsi du Urizarrek eta EAJri eta Ezker Abertzaleari zuzendu igandeko Alkartasun Egunean igorririko mezua berretsi du. Gipuzkoako banaketaren alde baikorra erakutsi du; orain erabaki organoetan hartutako erabakiak praktikara eramango direla ziur dutelako.

Amaia San Vicenterekin Iruñerriko astearen errepasoa egin dugu garu. Bertan, Alde Zaharreko Jai Batzordeko Aitziber Kanpionekin hitz egin dugu Sanfermin txikiei ezarritako debekuaz.

Esne ekoizleak greban dira azken 12 egunetan ipar Euskal Herrian. ELB sindikatuko Anje Duboisek azaldu digu egungo politikek jarraitzen badute esne ekoizlerik gabe geratuko dela Euskal Herria. Esne prezioen igoera eta babes neurriak eskatzen dituzte grebalariek, besteak beste. EHNEren Gipuzkoako lehenkaria da Iñaki Lazarobaster eta hego Euskal Herrian grebara joan ez badira ere sektorearen egoera kritikoaz hitz egin dugu berarekin.

Maria Pía Matta es la presidenta de la Asociación de Radios Comunitarias, America Latina y Caribe y tras la llegada de Manuel Zelaia la incertidumbre es generalizada en Honduras. Nos ha relatado que pese al toque de queda la gente está protestando en la calle y que las barricadas de fuego son numerosas, y que por ahora la presencia policial no es masiva.

Mattin TroitiñoMattin Troitiño (Etxerat). Preso politikoen eskubideen defentsan manifestazioa deitu dute larunbat arratsalderako. Udaran aldarrikapen honen aurka izan den jazarpenaz balorazioa egin dugu Etxeratekin.

Tere Velasco Egiako Koadrilen Batzordeko ordezkariak azaldu digu Udalaren erabakia neurri zehatzei baino Egiako Porrontxo jaien izaerari loturiko dela. Oztopoak oztopo asteburu honetan “aurreporrontxoak” hasiko direla adierazi du.

Hace 15 años Uruguay se convirtió en escenario de grandes protestas ante la posible extradición de varios refugiados politicos vascos. Fallecían a consecuencia de la represión los jovenes Fernando Morroni y Roberto Facal. Recordamos aquellos sucesos con la madre de Fernando, Norma Morroni, y los compañeros del programa de radio semanal “Orain Euskal Herria”

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »