BILAKETAK

Jendartea eta kultura

RSS-Podcast

aa

Eguzkiko Juan Mari Beldarrainekin pasa den astean Garoñako zentral nuklearraz esan direnak aztertu ditugu. Espainiako Gobernuak erabaki bitartean mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du Eguzkiko kideak.

Branka.bizeko Nerea Olaziregirekin Bilboko astearen errepasoa egin dugu.

Erreportaje honetan pasa den maiatzaren 15ean Jon Antzaren desagerpenaren berri eman zutenetik hona izandako adierazpenak jaso ditugu.

Gaur Michelle Alliot-Marie-ri egindako elkarrizketa argitaratu du Le Journal du Pays Basque egunkariak. Bertan Alliot-Mariek AHTren linea berriaren aurkako azalpenak ematen ditu. CADEko Guillaume Darden eta AHT Geldituko Mikel Alvarezekin aztertu dugu egoera.

Amaia San Vicenterekin Iruñerriko asteari errepasoa egin diogu.

Hace hoy 74 años nacía la organización Alcohólicos Anónimos. Analizamos con Joxean la función de esta organización y la problemática del alcoholismo.

Bihar argitaratuko du Le Journal du Pays Basque egunkariak Michelle Alliot Marie Frantziako barne ministroari egindako elkarrizketa. Bertan AHTaz egindako adierazpenak argitzen ditu. Goizeder Tabernak egin dio elkarrizketa eta berak aurreratu dizkigu lehen zertzeladak.

Veola enpresak Jerusalemen egin asmo zuen tranbia proiektua bertan behera utzi du, Haarez egunkari israeldarraren arabera boikotak eraginda neurri handi batean. Askapenako Martxelo Diazekin aztertu dugu dinamikaren eraginkortasuna.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »