BILAKETAK

Jendartea eta kultura

RSS-Podcast

aa

Branka.bizeko Nerea Olaziregirekin.

Jaizkibel bizirik elkarteko Leirerekin Pasaiako kanpo portuaren inguruan Espainiako Ingurumen ministerioak argitaratu berri duen txostena aztertu dugu. Bere ustez Portu Agintaritzan ez zuten espero horrenbeste eskakizun jasotzerik, eta are gutxiago alternatiben inguruan.

Charlamos con la periodista y miembro del frente de resistencia de Honduras Suyapa Baenegas sobre los últimos acontecimientos ocurridos en el ´país centroamericano.

Amets Martinez EHGAMeko ordezkariarekin transexuala izatearen ondorioz lanetik bota zuten emakumearen kasua aztertu dugu, auzibideetan aztergai den egunean.

Ane Aristi Hala Bedi irratiko kidearekin astearen errepasoa: Polizia berria eta Hala Bedi irratiaren parrila aurkezpena.

LarrazabalJesus Mari Larrazabal Eusko Alkartasuneko Gasteizko parlamentariak haserre erantzun die Txento Jimenezek atzo Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan Nafarroa BAIen inguruan esandakoei. “Hanka bat barruan eta bestea kanpoan” izatea leporatu zion Aralarrek EAri eta Larrazabalek gaur erantzun du Eusko Alkartasunak bere ildoa ongi definitu duela eta ez duela mugatuko bere bidea alderdi batekin edo bestearekin bat egitera. Indar “soberanista eta independentisten” batzearen beharra berretsi du eta nazio eztabaidan ez partehartzeari garrantzia kendu dio, testuaren %99arekin ados zirela argudiatuta.

LArrazabalIgone Lamarain EHEko kidearekin zorion agurrak egin eta euskararen inguruan azken asteetan hizpide diren gaiak aztertu ditugu.

Sindikatu abertzalearen ustez “hezkuntza inklusiboaren” aitzakian ikasleen segregazioa lortuko dute hezkuntza erreformarekin. Onartezineko atzerapausua dela uste du Celaak iragarritako erreforma Jon Urrusolo LABeko irakaskuntza arloko kideak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »