BILAKETAK

Jendartea eta kultura

RSS-Podcast

aa

EHBEIbai Redondo EHBEko kidearekin Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak iragarritako erreforma aztertu dugu. Hezkuntza komunitatearen aurkako neurria dela uste du Redondok eta hizkuntzak parean jartzeak indartsuenaren (gazteleraren) nagusitasuna dakarrela.

MikelMikel Irastorza Nazio Eztabaidaguneko kidearekin larunbateko nazio eztabaidaren ondorioak aztertu ditugu. Herritarrei independentismoaren inguruan biltzeko topaleku bat sortzeko beharraz hitz egin digu.

ErandioManolo Castrillo resultó herido de bala en la misma carga represiva que perdía la vida Josu Murueta. En el 40 aniversario de esta tragedia, que también se cobró la vida de Anton Fernandez, recordamos con Castrillo lo ocurrido en aquellas protestas de Erandio.

AhaztuakMartxelo Alvarez (Ahaztuak 1936-1977). Orain 40 urte Erandion hil zituzten Anton Fernandez eta Josu Murueta Espainiako poliziek langile protesta bati oldartzean. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta LABek orduko gertakariak gogoratzeko ekimenak antolatu dituzte.

Nerea Olaziregi Branka.bizeko kidearekin Bilboko astearen errepasoa.

EtxaideAinhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren ustez larunbateko manifestazioak eta aste honetako adierazpen politikoek eskenatoki berri baterako urratsa izan dira, gainera begi onez ikusi du ELAren txostena. Aurrekontuen inguruko akordioek erakusten dute, Etxaideren ustez, kolore ezberdineko alderdi asko egon arren eredu ekonomikoaz eta interes ekonomikoaz ari garenean guztiek bat egiten dutela egungo eredua blindatzeko norabidean.

DeiadarSebastien Castet (Euskal Konfederazioa) eta Ione Iosie (Kontseilua) izan ditugu gurean, biharko Baionako manifestazioaren deitzaileak.

AkuiluAzpeitian ekin dio nekazari gazteen elkarteak astebururako antolatu duen martxari. Bihar manifestazio nazionala izango da Eibarren. Josu Gilekin hitz egin dugu nekazari gazteen helburuez.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »