BILAKETAK

Jendartea eta kultura

RSS-Podcast

aa

Nazioen munduaNazioenmundua ekimena bultzatzen ari dira Idiazabalen, Autodeterminazioaren aldeko herri ekimena da. Asteburu honetarako jaialdi berezia antolatu dute eta gonbidatu bereziak kataluniar castellersak izango dira. Anjel Oiarbiderekin ekimenaren helburuetaz hitz egin dugu.

BatasunaEzker abertzalearen aurkako azken operazioaren inguruko balorazioa eskaini du arratsaldean Batasunak bere Baionako egoitzan. Jean Claude Agerre eta Xabi Larraldek hartu dute hitza Aurore Martin, Miel Torre, Anita Lopepe, Zigor Goieaskoetxea eta Jean-Françoise Lefortek lagundurik. Bihar Kalegorrian izango da Agerre (9:00etatik aurrera).

Gaur Lea Artibaiko zortzi gazteren aurkako epaiketa hasi dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Guztira azken bi urteetan 150 inguru izan dira SEGIrekin lotuta atxilotu dituzten gazteak. Donostiako Beñat Apalategi, Iruñeko Iker Aristu eta Markinako Ainhoa Pagoagarekin aztertu dugu gaia.

Fito Rodriguez EIEko lehendakariarekin Galeuscaren asteburuko topaketa izan dugu hizpide. Hemendik aurrerako federazioaren betebeharrak eta jabego intelektualaren defentsan landuko duten jardunbidea.

Eguzki kolektiboak gazteleraz “…de brazos caidos” deitu duten greba deialdia egin du Donostian. Udalaren 109 €-ko zaborraren zerga salatu nahi dute gaurtik aurrera. Juan Mari Beldarrainekin hitz egin dugu.

DaniEl portavoz de la plataforma popular Gora Iruñea Dani Saralegi se ha convertido en protagonista de la ofensiva represiva “sin beberlo ni comerlo”, ya que fue secuestrado por varios hombres que se identificaron como policias. Hablamos con el horas antes de las marchas convocadas para hoy bajo el lema “atzoko eta gaurko faxismoaren aurka”. Además, hemos acudido a Arrasaate, a una de las herri eskolas organizadas por Ikasle Abertzaleak y hemos charlado con su portavoz Unai Txurruka.

.

Datorren astean Lea-Artibaiko zortzi gazte epaitzen hasiko dira, guztiei SEGIko kide izatea leporatzen diete eta bi urte daramatzate espetxean. Gurasoekin gazteria independentistaren aurka izandako operazioak izan ditugu mintzagai (100dik gora atxilotu azken bi urteetan).

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »