BILAKETAK

Jendartea eta kultura

RSS-Podcast

aa

Jon AbrilJon Abrilen ustez “polo independentista” bezala definitu dena “batzuk” kanpoan utzita egin nahi da, eta horregatik Aralarrek ez duela horrekin bat egingo aipatu du. Aralarrek Nafarroa Bairen alde jarraitu arren ildo ideologikoa eta antolakuntza sakontzeko beharra azpimarratu ditu.

Amaia San Vicenterekin Iruñerriko astearen errepasoa egin dugu.

Ainhoa ETxaideAinhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia izan dugu gurean. Independentistak egungo egoerari alternatiba eraginkor bat eskaintzeko gai izan behar dutela adierazi du eta akordio handi baten zain baino, aliantza txikien batasunetik etorriko dela adierazi du. Egoera ekonomikoa itzultzeko modu bakarra eredua bera eraldatzea dela azaldu digu, baina egoeraren larritasuna kontuan hartuta gehiengo sindikalak adostu duen dekalogoa defendatu du. Sindikatuen elkarlanari dagokionez urratsak ematen ari direla aipatu du Etxaidek.

Esnegileek greba eten dute baina Anje Duboisek (ELB) azaldu digu esne ekoizleak prest direla borrokan jarraitzeko. Urriaren 5eko nekazaritza ministroen batzarra itxarongo dute neurri berriak abiarazi aurretik, 21 estatutako ordezkariek merkatuaren erregulazioaz hitz egiteko borondatea erakutsi dutela adierazi digu.

Branka.biz-eko Nerea Olaziregirekin astearen errepasoa egin dugu Bilbotik.

Sandor Gonzalez y Herrera Cai han mostrado durante esta semana sus obras en la localidad francesa de Aix-de-Provence. Han aprovechado su llegada a Europa para visitar Euskal Herria, y nosotros su visita para viajar a la Cuba cultural.

TxentxoEl coordinador de Aralar en Nafarroa Txentxo Jimenez ha negado que su formación se haya planteado abandonar la coalición Nafarroa Bai. Además afirma que presentarán al congreso de este fin de semana el planteamiento de partir de la reforma del estatuto de la CAV y el amejoramiento para avanzar por fases hacia la independencia.

Euskal Herria eguna antolatu dute Ibarran urriaren 10erako. Udalbiltzak hasitako bidetik jarraitu asmo dute antolatzaileek. Josu Ozaita antolatzailearekin hitz egin dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »