BILAKETAK

Zirimola

RSS-Podcast

aa

Aste honetako irratsaioan, asteko ohiko eskemari jarraituz, berri bitxiak komentatzen ibili gara.  Ondoren Ipar Euskal Herrian jazotako atxiloketen berri eman dugu.  Elkarrizketa berriz, eratze prozesua bukatu berri duen Sexu Askapenerako gazte mugimendu   berria izan dugu hizpide. Horretarako mugimenduko kide den Ibai gonbidatu dugu gurera, eta   berarekin prozesuaren nondik norakoak, mugimenduaren helburuak, eta Bergaran burutuko   den aurkezpenari buruz hizketan ibili gara besteak beste. Galdera tranpan ere jauzi zen Ibai eta   Maddalen Iriondoren flekilloaren inguruan zuen iritzia eman zigun.  Horrez gain, azterketak bukatu berri dituzten ikasleei deika ibili gara, beraien azterketa   amaiera eguna nola ospatu zuten jakiteko, eta lauhilabete berriari buruzko asmoak jakin   nahian.  Azkenik, Zaballako espetxetik entzun egiten gaituzten Urtzi eta Telle grebalariei aipamen   berezi eginez amaiera eman genion irratsaioari.  Gozatu eta datorren astera arte!

Gazteek eginiko irratsaioa.

Aste honetako Zirimolan, “Bi Bala” taldeko Iñaki Gurrutxaga eta “Erraiak” nobela idatzi duen Danele Sarriugarte-rekin egoteko aurkera izan dute. Noski, tartean umorea ere ez zaie falta izan.

Euskoa, euskal tokiko moneta eta Altsasun egun hauetan Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolaturiko “Gazte Burutakzio” topaketak hizpide. Irratsaioan zehar, Tafallatik Odolkiak Ordainetan taldearen kantuak entzungai!

Este viernes, el encargado de dar su punto de vista en la Zirimola ha sido Fede de los Ríos. Un espacio para la opinión que esta vez, De los Ríos ha aprovechado para ironizar en torno al festejo de la Navidad.

Billabonan izango den Ikasle Egunaren atarian Ikasle Abertzaleak eragileak bere historian zehar egin duen ekarpenaz mintzo da gaur Ainhoa Mendibil.

Hilabetean behin, Fede de los Rios nafarrak bere hausnarketa utziko digu Kale Gorrian saioan.

Ikasturte berriarekin batera, gure atal “historiko” bat berreskuratu nahi izan dugu eta aurten gainera, parte hartzaile berriekin. Iraitz Agirre Aranguren arrasatearra horietako bat. Hilabetean behin bere Zirimola entzuteko aukera izango dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »